Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 15etik irailaren 30era arte. Era berean, udalerriko saltoki eta elkarteetan euskara sustatzeko diru-laguntzak emango ditu
Aurreko urteetan bezala, Arrigorriagako Udalak herritarrei zenbait laguntza eskainiko dizkie euskara ikasteagatik, bai Udal Euskaltegian bai beste zentro batzuetan.
Euskara ikasteko banakako beken eskabideak aurkezteko epea ekainaren 15etik irailaren 30era egongo da irekita. Interesa duten herritarrek udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan edo Abusu Zentro Soziokulturalean aurkeztu beharko dituzte eskabideak.
Merkataritzan eta elkarteetan
Era berean, Arrigorriagako elkarte eta saltokien kanpoko itxurarekin zerikusia duten eta paisaia linguistikoaren parte diren elementuak finantzatuko ditu Udalak, euskara idatziak presentzia izan dezan.
Saltokiei dagokienez, honako elementu hauetarako emango dira diru-laguntzak: kanpoko errotuluak, toldoak edo ibilgailu komertzialen errotuluak. Elkarteei dagokienez, lementu hauek jasoko dituzte diru-laguntzak: bazkide-txartelak, zigiluak, txartelak, gutun-azalak eta orriak, besteak beste.
Kasu hauetan, edozein unetan aurkeztu ahal izango dira eskabideak (azaroaren 20a eta gero aurkezten direnak hurrengo urtean izapidetuko dira).
