→Arrigorriaga

Helduentzako euskarazko irakurketa tailerra Arrigorriagan martxotik maiatzera

Arrigorriagako Udal Liburutegiak helduentzako euskarazko irakurketa tailerra antolatu du martxoaren 2tik maiatzaren 25era bitartean. Taldea astean behin bilduko da, ostegunetan, 19:ooetatik 20:30era.

Tailer honek euskarazko literaturaren inguruan biltzeko topaleku izatea du helburu eta irakurketen gaineko ideiak eta esperientziak trukatzeko eta testuen irakurketan sakontzeko (analisia, interpretazioa, iritzi kritikoak…) interesa daukaten helduei zuzenduta dago. Hain zuzen, partaide guztiek liburu bat irakurri eta ondoren taldearekin batera liburuaren inguruan eztabaidatuko dute. Eztabaida koordinatzaile batek moderatuko du.

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Udal Liburutegiak dagoeneko tailerrean izena emateko epea zabaldu du. Interesdunek hiru aukera dituzte izena emateko: Liburutegian bertan (Urgoiti pasealekua, 8), 946 712 361 telefonoa edo liburutegia@arrigorriaga.eus helbide elektronikoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak