→Arrigorriaga

Euskararen transmisiorako bideak aztertu dituzte Arrigorriagako mahainguruan

Udaletxearen oso bilkura aretoan izan da mahai-ingurua / Arrigorriagako Udala

Euskararen transmisioaren inguruan hausnartzeko baliatu dute Euskararen Eguna Arrigorriagan. Hainbat ekintza antolatu dituzte ideia horren bueltan: Agur Etxebestren proiekzioa, Aioa Mujikaren YouTube ikastaroa Institutuan eta mahai-ingurua.

Beñat Zarrabeitia kazetariak gidatuta, Iratxe Fresneda zinemagilea, Arkaitz Zipitria bertsolaria eta Ainhoa Tirapu Athleticeko jokalaria izan ziren mahai-inguruko protagonistak. Bi izan ziren ideia nagusiak: batetik, hezkuntzako hizkuntza izatearekin batera, euskararen transmisioa modu positiboaren bidetik egin behar dela; bestetik, lotsak gainditzea beharrezkoa dela, bai arlo pertsonalean, bai kolektiboak, hala nola, ikastetxeko gelan edo eskolaz kanpoko kirol aldageletan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak