→Arrigorriaga

Arrigorriagako gazteek Flashmob bat egingo dute otsailaren 17an

Otsailaren 17an, ostiralez, Arrigorriagako eskolako ikasleek eta Gazteguneko gazteek Flashmob bat egingo dute udaletxeko arkupeetan, 18:00etatik 19:00ak bitartean. Isana dantza akademiak antolatu du eta Mendebaldea izango da flashmobeko gai nagusia.

Gaztechef tailerra eta mahai-futbol topaketa

Era berean, otsailaren 18an Gaztechef sukaldaritza-tailerraren beste saio bat eskainiko da Gaztegunean, 18:00etatik 19:30era. Bertan, patata frijituak saltsa desberdinekin dastatzeko aukera izango dute gazteek, baita egiten ikasteko ere. Eta, hilaren 19an mahai-futbolean aritzeko topaketa antolatu du Gazteguneak, 18:00etatik 20:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak