☉ Arrigorriaga
Olentzeroren agenda betea eta Epifania nagusi Arrigorriagako Gabonetako programan
Arrigorriagako Udaleko Kultura Sailak Gabonetako programa prestatu du abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra, hirigunean zein Abusu Zentro Soziokulturalean.

Arrigorriagako Udaleko Kultura Sailak Gabonetako programa prestatu du abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra bitartean. Jarduerak hirigunean zein Abusu Zentro Soziokulturalean izango dira.
Gabonetako programa 2016 – Arrigorriaga
Abenduak 18, igandea
17:30-20:00 Maridomingi udaletxeko plazan
Abenduak 21-22-29-30
16:00-20:00 Mezuak idazteko eta Gabonetako apaingarriak egiteko txokoa Abusu Zentro Soziokulturalean
Abenduak 22-23
Haurrentzako Xake Txapelketa Abusu Zentro Soziokulturalean
Abenduak 23, ostirala
09:00-13:00 Olentzero eskolan
17:00-19:30 Olentxeroren Etxea Abusu Zentro Soziokulturalean
Abenduak 24, larunbata
11:00-13:00 Olentzeroren harrera Arandia egoitzan
17:00- Olentzeroren kalejira herrian zehar
Abenduak 26-28
16:30-19:30 Puzgarriak eta bideojokoak (2-14 urte) Abusu Zentro Soziokulturalean
16:30-19:30 Haurrentzako txokoa, ludoteka eta tailerrak Abusu Zentro Soziokulturalean
Abenduak 27, asteartea
17:00 Grafitiaren berri izateko bisita Abusu Zentro Soziokulturaletik
Abenduak 28, asteazkena
12:30 Zinema Lonbo aretoan: Tom txiki eta ispilu magikoa. Doan
Abenduak 29, osteguna
12:00 Antzerkia Lonbo aretoan: Martina eta paperezko basoa
Abenduak 29-30
11:00-14:30 / 17:00-20:30 Gabonetako Haur Parkea kiroldegian
Urtarrilak 5, osteguna
19:00-21:00 Epifaniaren antzezpena udaletxeko plazan
Urtarrilak 6, ostirala
11:00-12:00 Errege Magoen bisita Arandia egoitzan
☉ Arrigorriaga
Arrigorriagako Padura Clubak genero berdintasun eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloa sortuko du
Helburua kluba osatzen duten pertsona guztiei ingurune segurua sortzea da, bereziki emakume jokalarientzat, Paduratik adierazi dutenaren arabera

Padura Kirol Elkartea genero berdintasun eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloa sortzen hasi da. Helburua kluba osatzen duten pertsona guztiei ingurune segurua sortzea da, bereziki emakume jokalarientzat, Paduratik adierazi dutenaren arabera.
Protokoloa idazteko Arrigorriagako Udaleko Berdintasun Arloaren babesa izan du kirol elkarteak, “aholkularitza espezializatua jasotzeko eta udalerrian garatzen diren berdintasuneko eta indarkeria matxistaren aurkako politika publikoekin bat egiteko”.
“Azken urteetan modu nabarmenean hazi da futbola praktikatzen duten neskatila eta neska gazteen partaidetza, duela gutxi arte oso maskulinizatuta zegoen erakundean”, zehaztu dute Paduratik. Hori dela eta, klubak “urrats sendoak eta arduratsuak” eman dituela nabarmendu du “historikoki emakumeek kirol-arloan jasan izan duten egiturazko diskriminazioaz eta prebentzioz jarduteko beharraz jakitun”.
Arrigorriagako klubak aitortu du bidean den protokoloa sortzeko erabili diren “balioen aurkako jarrera batzuk” detektatu direla eta azpimarratu dute ez dela onartuko inolako errespeturik gabeko jarrerarik, jazarpenik edo indarkeriarik, ahozkoa, psikologikoa edo fisikoa izan, edonondik etorrita ere: teknikariak, jokalariak, zuzendariak, familiak, zaleak edo klubaren jarduerari lotutako beste edozein.
Oinarri sendoak
Protokoloak prebentzio-, sentsibilizazio-, jarduketa- eta laguntza-neurriak ezarriko ditu, bai eta klubak defendatzen dituen berdintasun-, errespetu- eta duintasun-balioen aurkako edozein jokabide hautemateko eta salatzeko beharrezkoak diren bideak ere.
Protokoloaren sorreraren haritik, iazko abenduan GEURIAn iragarritako Baloi Morea Jaialdia bezalako ekintzak antolatu dituzte Udalaren babesarekin. “Era honetako ekintzen bidez, Padurak emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunarekiko konpromisoa berresten du, kirola elkarbizitzarako eta eraldaketa sozialerako gune segurua dela, eta Arrigorriagako agente aktibo gisa duen erantzukizunarekin”.
☉ Arrigorriaga
’80. Hamarkada’ izango da Abusuko inauterien gaia aurten
Otsailaren 20an eta 21ean antolatu dituzte inauteriak Ollargan eta Abusuko auzo elkarteek, Abusuko Jai Batzordeak, Bolintxuk, Zubietxek eta Abusuko Arrantza Taldeak

Herri gehienetan ospatu badituzte ere, inauteriak iristear daude Arrigorriagako Abusu auzora. Izan ere, otsailaren 20an eta 21ean ospatuko dituzte eta gaia ’80. Hamarkada’ izango da.
Asteburuan hainbat jarduera prestatu dituzte Ollargan eta Abusuko auzo elkarteek, Abusuko Jai Batzordeak, Bolintxuk, Zubietxek eta Abusuko Arrantza Taldeak, Udalaren babesarekin, Arrigorriagako auzoan: haurrentzako jolasak, inauterietako tostada lehiaketa, herri bazkaria, karaokea, txokolatada…
Programa | Abusuko Iñauteriak 2026
Otsailak 20, ostirala
18:30 Abusu Kantari. Ibilbidea Olatxutik hasita
Otsailak 21, larunbata
12:00 Casting txapelketa, Santa Isabeleko plaza berria
12:00 Umeentzako jarduerak (makillajea, mozorroak…) eta txikientzako ludoteka, Abusuko Zentro Soziokulturala
13:00 Jokoak, Santa Isabel pilotalekua
14:00 Inauterietako Tostada Lehiaketa, Santa Isabel pilotalekua
14:15 Bazkarirako mahaiak eta bankuak banatzea, jubilatuen taberna ondoko gela
14:45 Herri bazkaria + karaokea, Santa Isabel pilotalekua
18:30 Inauterietako desfilea, Ollargango plaza estalia. Ibilbidea: Ollargan – Olatxu – Santa Isabel. Azkenean, txokolatada
19:45 ‘Osatu zure taldea’ jokoa, Santa Isabel pilotalekua
20:30 Disko jaia: DJ Alex eta Urko, Santa Isabel pilotalekua
Antolaketa taldetik iragarri dute eguraldi txarra eginez gero kasting txapelketa bertan behera geratuko litzatekeela eta gainontzeko jarduerak Santa Isabeleko pilotalekuan egingo lituzketeela.
☉ Arrigorriaga
Bideoa | Zein izan da Arrigorriagako herri-inauterietako mozorro originalena?
Momentura arte ezagunak izan ez diren gaietako elementuak jantzi dituzten pertsona ausartak topatu ditugu jende artean aurten!

Mozorroek kolorez jantzi dute Arrigorriaga beste urte batez, eta aurtengo edizioak ehunka lagun elkartu ditu herriko kaleetan eta udaletxe aurreko plazan ere.
Askotariko mozorroak ikusi ahal izan dira, baina mikrofonoak betiko jantzietatik ihes egin du eta gai benetan originalak jantzi dituzten pertsonak topatu ditu euri artean.
Arrigorriagako inauteriak burutik kendu ez badituzu, hementxe joan den larunbatean egindako argazki batzuk utzi dizkizugu. Gozatu!
☉ Arrigorriaga
Argazkiak | Euriak ez ditu Arrigorriagako herri-inauteriak geldiarazi
Ehunka arrigorriagarrek hartu dute parte aurtengo inauterietan. Plazara heltzean, Ibarra inkisidorearen herri-epaiketa egin dute

Gaur goizean inauteriak girotzen hasi dira eta arrastirako bero-bero egon da giroa herrigunean. Elkarretaratzearen ostean (eta iragarritakoa baino zertxobait lehenago), kalejira hasi dute Odolemaileen plazatik. Bertatik Urgoiti pasealekura igaro dira eta artez artez udaletxeko plazara heldu dira.
Ehunka arrigorriagarrek hartu dute parte aurtengo inauterietan. Plazara heltzean, Ibarra inkisidorearen herri-epaiketa egin dute. Bertan izan gara!































































































☉ Arrigorriaga
Arrigorriagako udal ordezkariak Lanbarketako auzotarrekin elkartu dira irisgarritasun arazoak hobetzeko
“Datozen hilabeteetan bileran aztertutako aukerak eta proposamenak jaso eta egituratuko dituen auzoaren plan orokorra aurkeztuko diegu bizilagunei”, azaldu dute Udaletik

Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea eta David Cidre Auzoetako eta Hirigintzako zinegotzia Lanbarketako bizilagunekin elkartu dira Arrigorriagako auzoko irisgarritasun arazoei irtenbidea bilatzeko eta bertako aparkalekua hobetzeko. Topaketa hau Udalak auzoen bizi-kalitatea hobetzeko duen estrategiaren parte da
“Lanbarketako auzotarren bertaratze handia egon zen; guztion artean auzoak irisgarritasunari eta aparkalekuari dagokionez eskaintzen dituen aukerak eztabaidatu eta zirriborratu genituen”, azaldu du Cidrek.
Auzotarrekin izandako bileraren ondoren, Udalak konpromiso zehatza hartu du: “Datozen hilabeteetan bileran aztertutako aukerak eta proposamenak jaso eta egituratuko dituen auzoaren plan orokorra aurkeztuko diegu bizilagunei”.










