Apirilaren 2an erabakitze eskubidearen aldeko galdeketa egingo du Gure Esku Dago taldeak Arrigorriagan. Izan gura duzu euskal estatu independente bateko herritarra? izango da galdera eta guztira 10.200 herritar daude deituta bozketan parte hartzeko (16 urtetik gorakoak).
Madalen Errota kaleko 2.zenbakiko egoitzan izango dira hautestontziak. 09:00etan irekiko dituzte mahaiak eta 20:00etan itxiko dituzte. Tartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte: txupinazoa (09:00), Aritz-Berriko txistulariak (11:30), umeentzako tailerrak (11:30-13:00), agurra plazan (12:00), ekitaldia (12:30), kantatuaz (13:00), koreogarfia Aritz-Berriren eskutik (13:30), zozketa (14:00), herri kirolak (17:30), Fritanga Elektrotxaranga (18:00) eta Osterabe taldearen kontzertua (19:30).
KOLEKTIBO EZBERDINEN BABESA
Arrigorriagako Udaleko osoko bilkurak (otsailaren 23an ospatua) EAJ, EH Bildu eta Arrigorriaga Gara alderdiek aurkeztutako premiazko mozioa onartu zuten herri galdeketari babesa emateko. Udaleko Atal Sindikalak ere bat egin du onartutako mozioarekin.
Era berean, eskualdeko LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek apirilaren 2ko galdeketari atxikimendua adierazi diote.
Osterabe taldeak ere babesa adierazio dio herri galdeketari eta bideo bat publikatu du:
