→Arrigorriaga

Gaur azken eguna Arrigorriagako udal kontuetarako proposamenak bidaltzeko

Arrigorriagako Udalak 2016ko udal aurekontua egiteko herritarren iritzia aintzat hartu nahi du aurten ere, erakundea herritarrei gerturatzeko asmotan. aurrekontuak@arrigorriaga.eus helbide elektronikoa ireki du Udalak auzotarrek euren proposamenak bidal ditzaten. Era berean, Herritarrei Arreta Eskaintzeko Zerbitzura jo dezakete interesatuek, udaletxean zein Abusu Zentroan.

Iritziak eta proposamenak bidaltzeko epea abenduaren 28an ireki eta gaur bertan, urtarrilaren 15ean, bukatuko da. Jaiegunak alde batera utzita, hamabost egunekoa izan da epea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak