Abenduaren 17an eta 18an Arrigorriagak Gazteen Arte Azokaren edizio berri bat hartuko du. Hain zuzen ere, laugarren urtea da Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak azoka hau antolatzen duena.
Aurten, 20 saltoki ipiniko dituzte udaletxeko plazan, erakustaldiak egin eta produktuak saldu ahal izateko. Larunbatean 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik azoka eta igandean 11:00etatik 15:00etara.
Tailerrak eta erakusketak
Abenduak 17, larunbata
11:00-14:00 Zeramika tornuaren erakustaldia
12:00-13:30 Puxikekin egindako gabonetako apaingarrien erakustaldia
17:30-19:30 Gabonetako apaingarriak puxikekin egiteko tailerra eta karikaturen txokoa
Abenduak 18, igandea
12:00-12:45 Dantza emanaldia: Isana dantza-eskola
12:30-14:30 Karikaturen txokoa
Asteburu osoan zehar, udalbatza aretoan, Bego marrazki eta pintura akademiak antolatutako pintura erakusketa ikusteko aukera egongo da.
