Herriko Gazteen Arte Azokaren hirugarren edizioa ospatuko da abenduaren 12an eta 13an. Bertan, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek euren talentua erakutsiko dute, baita euren sormen-lanak saltzeko ere. Parte hartu nahi dutenek Gaztegunearekin harremanetan jarri behar dute 946 001 876 telefonoan edo gaztegunea@arrigorriaga.org helbide elektronikoan.
Gazteen Arte Azoka zabalik egongo da hilaren 12an, larunbatez, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta hilaren 13an, igandez, 11:00etatik 15:00ak arte. Aurreko bi edizioetan diziplina desberdinen erakusketak ikusgai izan ziren, hala nola, pintura, eskultura, zeramika, osagarriak eta arropa.
