Uda hasieran egin zuen bezala, Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak udalerriko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei uretako hainbat kirol-jarduera egiteko aukera emango die urrian. Urriaren 4an, joan den larunbatean, izan zen lehenengo jarduera Bilboko itsasadarrean: bertan Paddle Surf edo Stand Up Paddle delakoa praktikatu zuten.
Urriaren 11n eta 12an, asteburuarekin, surfean hasteko ikastaroa eskainiko da Sopelako La Salvaje hondartzan, 10:00etatik 12:00etara, 40 euroren truke.
Azkenik, urriaren 18an, larunbatean, kanoa jardunaldia egingo da Plentziako itsasadarrean, 14:00etatik 17:30era, 18 euroren truke. Ekintzetan parte hartzeko izena emateko epea urriaren 10era arte egongo da zabalik.
