Apirilaren 2an Arrigorriagak erabakitze eskubidea erabili du eta herri galdeketa egin du, Gure Esku Dago ekimenak antolatuta. 10.263 arrigorriagar zeuden deituta bozkatzera (16 urtetik gorako herritarrak) eta parte hartzea %14,54koa izan da: guztira, 1.492 boto eman dituzte.
‘Izan gura duzu euskal estatu independente bateko herritarra?’ galderari jaso diren erantzunen arabera, boto-emaileen %91,15ak (1.360) baiezkoaren alde egin du eta %5,56ak (83) kontran egin du. Zurizko botoak 45 izan dira (%3,02) eta baliogabeak 4 (%0,27).
ARGAZKI GALERIA
