Urbiko Triatloi Taldeak antolatu du eta benjamin aurreko, benjamin, kimu eta haur kategoriakoek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko azken eguna irailaren 11n izango da.
Arrigorriagako kiroldegiak Triatloi Txikiaren bosgarren edizioa hartuko du irailaren 12an 16:00etatik aurrera. Urbiko Triatloi Taldeak antolatu du proba eta benjamin aurreko, benjamin, kimu eta haur kategorietako haurren gaitasuna, abiadura eta erresistentzia probatuko dira.
Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako, inskripzio-orria eskuragarri egongo da kiroldegian edo Urbiko Triatloi Taldearen webgunean eta irailaren 11 baino lehen entregatu beharko da kiroldegiko harreran, fax bidez 946 711 585 zenbakian edo urbiko@gmail.com helbide elektronikoan.
V. TRIATLOI TXIKIA – OINARRIAK
Uretan egin beharreko zatia kiroldegi kanpoko igerilekuan egingo da eta bizikletaz eta korrika egin beharreko zatiak ibai ondoko pasealekutik Lonboraino eta kiroldegiko pistan. Zati batetik bestera aldatzeko boxak igerilekuaren ondoan egongo dira eta urte berean jaiotako hamar parte-hartzaileko sailak egingo dira.
Haur kategoria izango da lehiaketan parte hartzen lehena, 2001ean eta 2002an jaiotakoak alegia. 80 metro egingo dituzte igerian, hiru kilometro bizikletaz eta 1.000 metro korrika.
Ondoren, kimu kategoriaren txanda izango da, 2003an eta 2004an jaiotakoak. 60 metro egin beharko dituzte igerian, 1.500 bizikletaz eta 750 oinez.
Haur kategoriakoek -2005ean eta 2006an jaiotakoak- 40 metro egingo dituzte igerian, 1.000 metro bizikletaz eta 500 gehiago korrika. Amaitzeko, benjamin aurreko kategoriaren txanda izango da, 2007an eta 2008an jaiotakoak. 20 metro egingo dituzte igerian, 500 bizikletaz eta 200 korrika.
Bizikletaz egin beharreko zatian beharrezkoa da kaskoa erabiltzea. Zati horretan eta atletismoarenean soina estalita eraman beharko da.
