→Arrigorriaga

Herri Kirolen erakustaldia izango da uztailaren 16an Arrigorriagan

arrigorriaga jaiak 2016 herri kirolak sokarri 0

Bizkaiko Orga Joko Txapelketa eta Bizkaiko Herri Kirol Ligaren hirugarren jardunaldia ospatuko dira udaletxeko plazan 19:30etik aurrera.

Bizkaiko Orga Joko Txapelketa eta Bizkaiko Herri Kirol Ligaren hirugarren jardunaldia ospatuko dira udaletxeko plazan 19:30etik aurrera

Arrigorriagak Herri Kirolen ekitaldia hartuko du uztailaren 16an, igandez. Bizkaiko Orga Joko Txapelketa eta Herri Kirol Ligaren hirugarren jardunaldia ospatuko dira 19:30etik aurrera udaletxeko plazan.

Bizkaiko Orga Joko Txapelketan parte hartzaileak hauek izango dira: Oussman Drame (Barakaldo), Jon Peter Scott (Algorta) eta Eloy Salterain (Abadiño). Eta, Bizkaiko Herro Kirol Ligan Mallabiko Txondor taldea arituko da: trontza, lasto altxatzea, txingak, aizkora, zaku eramatea, harrijasotzea, lokotxak eta ingude jasotzea izango dira.

Herri Kirolen jardunaldi hau Sokarri taldeak, Arrigorriagako Udalak eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak elkarlanean antolatu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak