→Arrigorriaga

Mendikosolobarrena, Abrisketa eta Burdin Hesia ezagutzeko ibilbidea Arrigorriagatik

arrigorriaga ibilbide osasungarriak 2017 mednikosolo abrisketa burdin hesia

‘Atzoko bideak, gaurko bidaiariak’ ekainaren 18an. Mendikosolobarrena parkea, Abrisketa auzoa eta Burdin Hesiaren aztarnak ezagutzeko aukera egongo da.

Atzoko bideak, gaurko bidaiariak ibilbidea antolatu dute ekainaren 18an. Mendikosolobarrena parkea, Abrisketa auzoa eta Burdin Hesiaren aztarnak ezagutzeko aukera egongo da

Ekainaren 18an, igandez, Atzoko bideak, gaurko bidaiariak ibilbide osasungarria antolatu dute Arrigorriagatik. Helburua da alde batetik jarduera fisikoa bultzatzea eta osasunerako jokaera onuragarriak indartzea, eta bestetik, udalerriari buruzko historiaren berri izatea.

Gauzak horrela, Bilbotik Gaztelara zihoan errege-bidea oinarri hartuta, Arrigorriagako herriguneko altxorrak bisitatzeko aukera izango dute herritarrek. Besteak beste, Mendikosolobarrena eta Mintegia parkea, Abrisketako Done Peri ermita eta Burdin Hesiaren aztarnak (Ugao) ezagutzeko parada izango dute partaideek.

Guztira, 14 kilometro izango ditu ibilbideak eta irteera Arrigorriagako udal-kiroldegitik izango da 09:00etan. Ibilbidea hiru ordu eta erdi eta lau ordu artekoa izango da, beraz, ura eta elikagai energetikoak eramatea gomendatu dute Arrigorriagako Udaletik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak