→Arrigorriaga

Irakurketa errazteko proiektua martxan jarri du Arrigorriagak

Euskadi Irakurketa Erraza proiektuak hiru urte bete ditu aurten eta irakurtzeko edota ulertzeko zailtasunak dituztenei irakurketara, kulturara eta informaziora errazago heltzeko helburua du. Apirilaren 23an egin zuen bat Udalak ekimenarekin, Liburuaren Nazioarteko Egunean.

Hemendik aurrera, Udal Liburutegiek ekimena eskainiko dute eta asmoa irakurle berriak erakartzea, irakurlezaletasuna berreskuratzea eta irakurtzeko gaitasuna hobetzea izango dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak