Euskararekiko jarrerari eta euskaraz bizitzeko bere esperientziari buruz arituko da Arrigorriagan Karmelo Ayesta. Hitzordua maiatzaren 27an, ostiralez, izango da udaletxeko bilera-gelan 19:00etatik aurrera.
Ayestak Goza daiteke gehiago liburua argitaratu du eta horren harira Geuriak elkarrizketa egin zion apirilean. Hitzaldiak “Zergatik ez aldatu euskararekiko jarrera? Zertarako?” izenburua izango du eta egileak euskaraz bizitzea lortzeko egin zuen bidaia azalduko du. Gainera, besteak hori egitera animatzeko arrazoiak emango ditu.
