→Arrigorriaga

Lamiaena emakumeen etxea margotzeko boluntario bila dabiltza Arrigorriagan

Arrigorriagako emakumeen etxea auzolanean margotzen hasiko dira datorren ostiralean (irailak 9). Lamiaenatik herritarrei deia egin diete animatu eta parte har dezaten: “Horrela, sarea egiten hasiko gara”.

Zaratamoko eskolako pintaketa lanak M8an // Geuria

Arrigorriagako emakumeen etxea auzolanean margotzen hasiko dira datorren asteburuan. Lamiaenatik herritarrei deia egin diete animatu eta parte har dezaten: “Horrela, sarea egiten hasiko gara”.

Irailaren 9an, ostiralean, estaltze lanekin hasiko dira, 17:00etan. Larunbatean, berriz, margoketa lanak jarriko dituzte martxan. Igande goizean, pintaketa artistikoarekin eta espazioen atonketarekin bukatuko dituzte Lamiaenako txukunketak.

Hurbildu eta lagundu nahi duten herritarrek hiru egunotan har dezakete parte: 9an, 10ean edo 11n; egun batean, bitan edo guztietan. “Jantzi zaharrak (zikindu daitezkeenak) eta umore ona baino ez dituzu ekarri behar”, azaldu dute Lamiaenatik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak