→Arrigorriaga

Lamiaena emakumeen etxearen funtzionamendu arauak onartu ditu Arrigorriagak

Udal gobernuak asteazkenean, uztailaren 20an, bozkatu du Arrigorriagako emakumeen etxearen araudia onartzea. Dokumentuak antolaketa eta kudeaketa (finantzaketa barne) definitzen ditu, baita erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak ere.

Emakumeen etxeaz erabakitzeko asanblada // Geuria

Udal gobernuak asteazkenean, uztailaren 20an, bozkatu du Arrigorriagako emakumeen etxearen araudia onartzea. EAJ eta PSE abstenitu egin dira; EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak aldeko botoa eman dute. Araudia Lamiaenaren funtzionamendurako oinarrizko dokumentua da: bere antolaketa eta kudeaketa (finantzaketa barne) definitzen ditu, baita erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak ere.

“Arrigorriagako emakumeak izan dira nahi duten emakumeen etxearen modeloa aukeratu dutenak eta espazio hori nola kudeatu nahi duten esan dutenak”, azaldu du Joana Etxeberria Gizarte Ekintza eta Politika Feministako zinegotziak. Dokumentua osatzeko hainbat jatorri, adin eta errealitate sozialeko 100 andrazkok baino gehiagok hartu dute parte. Neurriek guztien oniritzia lortu dute, baita Berdintasun Kontseiluaren baiezkoa ere.

Dokumentazio lana

Araudia osatzeko beharrezkoa den dokumentazioa biltzeko, hainbat udalerritako emakumeen etxeak sortzeko prozesuak aztertu dituztela nabarmendu du zinegotziak. Basauri, Ondarroa, Portugalete, Zumaia, Zarautz, Balmaseda, Tolosa, Donostia zein Gasteiz hartu dituzte eredutzat, eta hortik abiatuta, Arrigorriagako errealitatera egokitzen den araudia prestatu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak