→Arrigorriaga

Lehen laguntzen tailerra Arrigorriagan, mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzako

Arrigorriagan mendekotasuna duten pertsonak eta beren familiak eta zaintzaileak laguntzeko helburuarekin lehen laguntzei buruzko tailerra antolatu du Udalak, Gizarte Zerbitzuen bitartez. Ikastaroa ekainaren 22an eta 29an eta uztailaren 6an burutuko da Arrigorriagako udal Euskaltegian, 17:00etatik 19:00etara. Tailerrean parte hartzeko interesdunek izena eman beharko dute Gizarte Zerbitzuen bulegoetan edo 944 020 205 telefono zenbakira deituta.

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Zainduz programaren baitan dago eta Arrigorriagako Udalak jarraipena eman dio ekimen honi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak