Ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean, Arrigorriagako Agirre Lehendakariaren parkea liburutegi txiki bihurtuko da. Izan ere, euskararen erabileraren eta umeen irakurketaren aldeko proposamena abiatu du Udalak. Astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era arte, parke horretara doazenek umeentzako ipuin eta liburu eskaintza oparoaz gozatu ahal izango dute eta literatura-sorkuntza eta irudimena sustatuko tailerretan parte hartzeko aukera izateaz gain, hainbat ikuskizun eta jarduera izango dituzte.
