Lehenengo bilera otsailaren 25ean izango da 19:00etan Arrigorriagako Kultur Etxean. Helburua jai bereziak antolatzea da, herritarrek ideia berriak iradoki eta jarduera ezberdinak proposatuz.
Dagoeneko Arrigorriagako Udala eta Jai Batzordea hasi dira uztaileko hitzordurako egitarauari buruzko ideiak pentsatzen, baina herritarren iritziak kontuan hartu nahi dituzte.
