Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Arrigorriaga

Peru, Etiopia, Pakistan eta Argentina hizpide Arrigorriagako Mendi Asteko programan

Padura Mendi Taldeak urtero bezala Arrigorriagako Mendi Astea antolatu du. Urriaren 24an hasiko da aurtengo programa eta azaroaren 4ra arte luzatuko da.

|

Padura Mendi Taldeak urtero bezala Arrigorriagako Mendi Astea antolatu du. Urriaren 24an hasiko da aurtengo programa eta azaroaren 4ra arte luzatuko da. Hainbat hitzaldi antolatu dituzte Lonbo Aretoan eta Fran Navarro, Gerardo Marquinez, Mikel Linacisoro, Alex Txikon, Jose Nieto eta Luis Aretzaga mendizaleak izango dira horien protagonistak.

Arrigorriagako Mendi Astea 2016 – Programa

Urriak 24, astelehena

20:00 Fran Navarro: ‘De Urresti a los Andes Peruanos’

Urriak 25, asteartea

20:00 Gerardo Marquinez: ‘Etiopia, los colores de Africa’

Urriak 26, asteazkena

20:00 Mikel Linacisoro: ‘Escalar, una forma de vida’

Urriak 28, ostirala

20:00 ‘Vuelta a Euskadi en BTT’ hitzaldia

Azaroak 2, asteazkena

20:00 Alex Txikon: ‘Primera ascensión invernal Nanga Parbat (8.126 metro)’

Azaroak 4, ostirala

20:00 Jose Niesto eta Luis Aretzaga: ‘Andes Argentinos’ (Kultur Etxean)

☉ Arrigorriaga

Haurdunaldi eta erditze-osteko sostengu taldea sortu du Altzoanek Arrigorriagan

Taldea hilean behin elkartuko da, ostiralero, 10:30etik 12:00ak arteko ordutegian, Lamiaena Arrigorriagako emakumeen etxean

|

Emakume bat // Suhyeon Choi, Unsplash

Altzoan Zaintza Sareak haurdunaldi eta erditze osteko sostengu taldea sortu du Arrigorriagan, Udalaren babesarekin, “espazio segurua eraikitzeko, partekatzeko eta tribuan hazteko”.

Taldea hilean behin elkartuko da, ostiralero, 10:30etik 12:00ak arteko ordutegian, Lamiaena Arrigorriagako emakumeen etxean. Saioak psikologo perinatal batek zuzenduko ditu.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Urgoiti pasealekuko, Jose Mª Makuako eta Santa Isabeleko argiteria indartuko dute 2025ean

Arrigorriagako Udalak enpresa biri esleitu die argiteria publikoa indartzea xede duen proiektuan eta guztira 329.400 euro bideratuko ditu bertako segurtasuna handitzeko

|

Arrigorriagako Udalak 329.410 euro bideratuko ditu Urgoiti pasealekuko, Jose Mª Makua eta Abusuko kaleetako zonalde batzuen argiteria indartzeko. Lanak hilabete honetan, azaroan bertan hasiko dituzte eta hilabete biko iraupena izango dutela adierazi dute udal ordezkariek.

“Udalerriko zenbait puntutako argiztapena egungo estandarretarako eskasa dela ikusita, Udalak puntu horietako batzuetan argiztapena indartzea erabaki du, horretarako argi berriak instalatuz”. Horrela azaldu dute Arrigorriagako udal ordezkariek Urgoiti pasealekuko, Jose Mª Makuako eta Abusuko Santa Isabel kaleetako auzotarrek bizi duten egoera.

Azterketa teknikoa egin ostean eta “Arrigorriagako bizilagunen pertzepzioa” bezalako faktoreak kontuan izanda, Arrigorriagako Udalaren helburua kale horietan gaur egun topa daitezkeen puntu ilunak ezabatzea eta segurtasun pertzeptzioa handitzea da, bertako kale-argien estandarretako argiztapena “eskasa” delako.

Urgoiti pasealekuko farolak, Arrigorriagan // Geuria

Beraz, leku horietan argi berriak ipiniko dituzte. Obra hiru lotetan banatuko du Arrigorriagako Udalak: lehenengoa, Santa Isabel kaleko argiteria publikoari dagokio eta Estudios y Obras Rekalde, S.L. enpresari esleitu dio; bigarren eta hirugarren loteak, Urgoiti pasealekuari eta Makua kaleari dagozkionak, berriz, Obras y Servicios Basaur, S.L. enpresari esleitu dizkio.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako ‘Bertsio Gauan’ izena emateko epea zabaldu du Soinuarrik

Soinuarri Elkarteak bateria bat, baxu bat, gitarra bi eta beren anpliak lagako dizkie Bertsio Gauan parte hartuko duten bandei

|

Bateria jotzaile bat // Kevin Baquerizo, Unsplash

Abenduaren 28an Bertsio Gaua antolatu du Arrigorriagako Soinuarri Elkarteak Gaztetxean eta herritarrak bertan parte-hartzera gonbidatu dituzte: “Antolatu bertsioz osatutako 15 minutuko setlist bat zuzenean jotzeko”.

“Aukera ezinhobea izango da zuzenean jotzeko gura asetzeko eta gau zoragarriaz gozatzeko”, azaldu dute Soinuarritik. Elkartekoen esku geratuko da eszenatokia montatzeko lana eta musikariek bertan erabiliko dituzten instrumentuak lagatzea: izan ere bateria bat, baxu bat, gitarra bi eta beren anpliak egongo dira oholtzan: “Nahi izanez gero musikariek beren instrumentuak ekar ditzakete Bertsio Gaura ere”, gehitu dute.

Izena emateko soinuarrielkartea@gmail.com helbidera e-posta idatzi beharko dute interesdunek. Bertan taldearen izena, kide kopurua eta bakoitzak zein instrumentu joko duen eta setlista zehaztu beharko dute.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Ixone Garmendia arrigorriagarrak Transilvanian bizikletan egindako bidaia hizpide izango du Mendi Jardunaldietan

Padura Mendigoizale Taldeak antolatutako jardunaldi hauetan Fernando Errekalde, Alex Txikon eta Amaia Segurola kirolariek hartuko dute parte ere azaroaren 11tik 26ra, Lonbo aretoan

|

Transilvaniako paisaiak // Cara Jr, Unsplash

Beste urte batez Mendi Jardunaldiak antolatu ditu Arrigorriagako Padura Mendigoizale elkarteak, Udalarekin elkarlanean, azaroan, Lonbo aretoan. Aurten gonbidatu bereziak izango ditu ere: Ixone Garmendia Garaizabal, Fernando Errekalde Bilbatua, Alex Txikon Narbaez eta Amaia Segurola Baranda.

Azaroaren 11n izango da lehen solasaldia: Ixone Garmendia mendizale eta eskalatzailea (Arrigorriaga, 1993) Transilvaniatik bizikletaz egindako bidaiaz mintzatuko da. Saio guztien artean hau izango da euskaraz eskainiko den bakarra. Ixone euskal eta ingles filologian graduatua da, irakaslea eta abenturazale amorratua. Bidaiatzea, jatea eta mendia bereziki maite du. Garmendiak joan den udan Transilvaniatik bizikletan egindako bidaiaren inguruko hitzaldia eskainiko du Arrigorriagan.

Hilaren 14an ‘Manaslu: Nire lehen zortzimilakoa’ izeneko hitzaldia eskainiko du Fernando Errekaldek; Azaroaren 15ean Annapurnaren inguruan arituko da Alex Txikon mendizalea; Azken saioa Amaia Segurolak eskainiko du hilaren 26an: ‘Bidea irekitzen: Groenlandia’. Hitzaldi guztiak Lonbo aretoan eskainiko dituzte 20:00etan.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bere zale baten kontrako erasoa gaitzetsi du Arrigorriagako Padura futbol taldeak

Erasoa partida bukaeran jazo zen, eta Arrigorriagako taldearen arabera “Deustuko hainbat zale ultrek” gauzatu zuten. Zauri eta kolpeen ondorioz zalea ospitalean artatu behar izan zuten

|

CD Paduraren futbol zelaia // Geuria

Modurik txarrenean bukatu zen 3RFEF mailako CD Paduraren eta SD Deustoren arteko norgehiagoka. Arrigorriagako taldeak partida bukatu bezain pronto jakitera eman zuen bere zaleetako bat erasotua izan zela, eta erasoa Deustuko taldearen hainbat “jarraitzaile ultren” eskutik heldu zela.

Hori gutxi ez, eta zera nabarmendu nahi izan zuten Arrigorriagako taldetik: “Zoritxarrez, gertakari horiek ez dira Deustoko zale ultrekin gertatzen diren lehen aldia, eta, Deustoko benetako zaleen arabera, “beti berdinak dira”.

Oharrean bertan jakitera emandakoaren arabera, jarraitzailea ospitalean artatu behar izan zuten, eta erasoa ez zen larriagoa izan bi taldeen jarraitzaile eta Ertzaintzaren esku hartzeari esker.

Bukatzeko, Arrigorriagako taldetik kiroltasunaren eta joko garbiaren aldeko mezua luzatu dute. Deustuarren kasuan, oraindik ez dute adierazpanik egin, bere zaleetako batzuk sare sozialen bidez adierazitakoa salbu.

Osorik irakurri