Azoka martxoaren 10ean, 11n eta 12an antolatuko da udal-kiroldegiko pilotalekuan. Gainera, tailerrak, Txu txu trena eta zozketak izango dira
Martxoaren 10ean, 11n eta 12an Merkatari Eguna izango da Arrigorriagan. Adecka merkatarien elkarteak antolatu du ekimena, Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapenerako Sailarekin lankidetzan.
Aurreneko aldiz udal kiroldegiko pilotalekuan izango da azoka. Era berean, Txu txu trena eta tailerrak antolatu dituzte asteburuan zehar.
ZOZKETAK
Aurten gainera lau zozketa egingo ditu Adeckak, azokan zerbait erosten dutenen artean. Zozketa bakoitzean azokan bertan gastatzeko 50 euroko hiru erosketa-txartela zozkatuko dituzte, eta gehienez 50 euro gastatu ahal izango dira saltoki bakoitzean.
Zozketetan parte hartzeko, txartelean datuak jarri eta lau saltoki ezberdinetako zigiluekin bete beharko dute. Zozketak ostiralean eta larunbatean egingo dira, eguerdian zein gauean.
MERKATARI EGUNA 2017 – ORDUTEGIA
Martxoak 10, ostirala
10:30-21:00 Azoka
17:00-20:00 Txu txu trena
Martxoak 11, larunbata
10:30-14:30 / 17:00-21:00 Azoka
11:00-14:30 Tailerrak eta ludoteka
11:00-14:30 / 17:00-20:00 Txu txu trena
Martxoak 12, igandea
10:30-14:30 Azoka
11:00-14:30 Tailerrak eta ludoteka
Argazkia: 2016ko Merkatari Azoka. Flickr: Adecka Merkatarien Elkartea
