→Arrigorriaga

Merkatari eguna ospatuko dute martxoaren 6tik 8ra Arrigorriagan

Hamabost saltokik eta ostalaritza establezimendu batek produktuak mauka prezioetan eskainiko dituzte udaletxeko plazan jarriko den karpan. Igandean, telebista bat, sukalderako robot bat eta kafe-makina bat zozketatuko dituzte.

Martxoaren 6an, 7an eta 8an Merkatari Egunaren beste edizio bat antolatu dute Arrigorriagan. Horiek horrela, ADECKA udalerriko merkatarien elkarteak hainbat sektoretako produktuak aterako ditu kalera. Aurten, hamabost saltokik eta ostalaritza establezimendu batek hartuko dute parte, udaleko Enplegua eta Ekonomi Sustapena Sailaren laguntzarekin. Saltoki horietako produktuak erosten dituzten pertsonen artean zozketa bat egingo da igandean, martxoaren 8an, ekitaldiaren itxierarekin bat eginez. Zehazki, telebista bat, sukalderako robot bat eta kafe-makina bat irabazteko aukera izango dute.

Merkatari Eguneko saltokiek ostiralean irekiko dute azoka udaletxe plazan eta 10:30etik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Igandeko ordutegia goizean izango da soilik. Era berean, larunbatean eta igandean tailer batzuk eta ludoteka zerbitzua ere eskainiko dituzte 11:00etatik 14:30etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak