→Arrigorriaga

Mikel Rico arrigorriagarrak ez du Athleticen jarraituko

Mikel Ricok ekainaren 30ean kontratua amaitu eta ez du Athletic Clubeko lehen taldean jarraituko datorren denboraldian.

Rico, Espanyolen aurkako partiduan / Athletic Club

Athletic Clubek jakinarazi berri duenez, Mikel Ricok ekainaren 30ean kontratua amaitu eta ez du Athleticen jarraituko datorren denboraldian. Mikel Ricok azken 6 deboraldietan jokatu du Athleticen, 176 partida ofizial jokatuz. Besteak beste, Txapeldunen Ligan jokatu eta 2015. urteko Superkopa titulua lortu zuen Ricok Athleticen.

Ander Iturraspek ere ez du Athleticen jarraituko. Azken 11 deboraldietan Athletic Clubeko lehen taldean aritu da eta 320 partida ofizial jokatu ditu Abadiñoko erdilariak.

Athletic Clubek bere esker ona adierazi die biei taldearen alde erakutsi duten engaiamendu, profesionaltasun eta dedikazioagatik, eta onena opa die beren kirol etorkizunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak