Arrigorriagako Udala Nerbioi ibaiaren alboko paseoko espaloia konpontzeko beharrezkoak diren lanak egiten ari da egun hauetan, udal kiroldegiaren parean.
Konpondu beharreko zatia 90 bat metro lineal eta 5 metro zabal ingurukoa da. Zenbait konponketa egingo dituzte: oraingo baldosaz eta hormigoizko zolataz osatutako zoladura pikatu eta garbitu, bide zorua saneatu, euri uretako hodi bat deuseztatu eta bide zoruak eta zoladura berriz jarri.
