Arrigorriagako Udalak 50.000 euro inbertituko ditu Hermenegildo Lekunberri kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen tarteak hobetzeko
Hermenegildo Lekunberri kalearen zati bat berrurbanitzatzen ari da Arrigorriagako Udala. Lanak egiteko 50.000 euroko inbertsioa egin dute eta horri esker, irisgarritasuna eta oinezkoentzako gunean hobetuko dituzte.
Kalearen alde batean espaloia jarriko dute. Modu horretan, Severo Ochoa kalearen eta Urgoiti pasealekuaren artean oinezkoak igarotzea ahalbidetuko dute. Era berean, beste aldean dagoen espaloia zabalduko dute eta zirkulazioaren ikuspena hoebtuko dute.
