→Arrigorriaga

Padura eta Calchaqui Mendi Taldeek anaitasun agiria sinatu dute

Padura Mendi Taldea osatzen dutenak gehiago dira urtarriletik. Izan ere, Argentinako Catamarca probintziako Calchaqui Mendi Taldearekin anaitu da Padura.Jose Nieto eta Luis Aretxaga kideek Andeetara bidaia antolatu zuten urtarrilean Alex Txikon eta Daniele Nardi alpinistekin. Bidaiaren helburua Txikon eta Nardi egun egiten ari diren Nanga Parbat espediziorako prestatzea zen. Bertan, Calchaqui Mendi Taldearekin elkarlanaren aritu ziren eta hortik anaitasunaren ideia”, azaldu du Antonio Negredok, Padura Mendi Taldeko presidenteak.

Alex Txikon, ohorezko bazkide

Urtarrilaren 8an Bazkideen Batzarra izan zuten Mendi Taldean eta aho batez erabaki zuten Alex Txikon alpinista lemoarra ohorezko bazkide izendatzea: “Txikon oso lotuta dago Padura Mendi Taldearekin. Urteak dira Arrigorriagako Mendi Astea antolatzen laguntzen digula”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak