
Agirre Lehendakaria parkeko jolasgunea estaltzeko obrei ekingo diete, hirugarrenez. Urtarrilaren 25ean 17 metro luzeko kamioi berezia sartuko da Arrigorriagara, metalezko egituraren zatirik handiena ekartzeko.

Errefuxiatuek eta etorkinek pairatzen duten zorigaitza salatzeko literatur lehiaketa antolatu dute Arrigorriagan. Lanak aurkezteko epea martxoaren 2ra arte dago zabalik.

Arrigorriagako Institutuko eta Ugaoko eskolako ikasleek euren udaletxeak bisitatu dituzte eraginkortasun energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren alorrean egiten dituzten jarduketak ezagutzeko.

Bide publikoan sei obra burutuko dituzte Abusu auzoan eta zazpi Arrigorriaga herrigunean. Bestalde, hamahiru eraikin publikoetan ere irisgarritasuna hobetuko dute.

Urtarrilaren 20an, larunbatez, Nordic Walking tailerra eskainiko dute Arrigorriagako kiroldegian, 10:00etatik 13:00etara. Interesedunek izena eman behar dute aurretiaz.

Arrigorriagara ere heldu dira Olentzero eta Mari Domingi. Galtzagorriek eta herritarrek ongi etorria eman diete eta denok batera kalejira egin dute herrian zehar, tartean dantza ezberdinak...

Bertsolaritza ikastaroa antolatu dute Arrigorriagako Institutuan, DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta. Arkaitz Zipitria arrigorriagarra da irakaslea.

Sail ofizialaz gain, Nosolopaja atal lokala ere proiektatuko dute jaialdian. Aurten Kimuak programak jaso du Ohorezko Txantxarria 20 urteko ibilbideagatik.

Arrigorriagak Eskuz Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia hartuko du bihar, abenduak 6, 17:00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai.

Hiru egun euskaraz ekimenari amaiera eman diote gaur Arrigorriagan, Euskararen Egunarekin. Mintzodromoa antolatu dute, Anjel Alkain dinamizatzaile lanetan izan dutela, eta ‘Aho bizi, belarri prest’ abestia kantatu...