
Uztailaren 21etik 25era ospatuko dira Arrigorriagako Madalenak jaiak. Oraindik egitaraua zehazteke dagoen arren, ezagutzera eman dute kartel iragarlea.

Elene Bilbao-Garazi Andres, Markel Fernandez-Irati Leal, Deiene Arroyo-Iraia Suarez, eta Azibar Elorza-Izaro Nuñez bikoteek parte hartu dute.

Ikastetxeko argiak aldatu, Urgoiti pasealekuko itxitura-horma konpondu eta haurrentzako jolasetako kautxuzko lurra berrituko ditu Arrigorriagako Udalak.

Aste berdearen harira, maiatzaren 30ean eskolako 1. mailako ikasleek loreak landatu zituzten Torrontegiko parkean, udalerriko lorezainen laguntzarekin.
2016ko urritik 2017ko irailera arte euskara ikasi dutenek diru-laguntza eskatu ahal izango dute ekainaren 15etik irailaren 30era bitartean.
Hego Uribeko IX. Futbol Txapelketa ospatu zen maiatzaren 27an. Basauri garaile, Galdakao bigarren, Etxebarri hirugarren eta Arrigorriaga laugarren.

Haurrentzako zinema euskaraz Arrigorriagara itzuliko da maiatzaren 14an. Marko Makako eta Karibeko primateak filmaren emanaldia doakoa izango da.

20 marrazkigileren lanak ere aurki daitezke liburuan. 28 kontakizun eta 21 irudi agertzen dira bertan. DBHko 4. mailakoen eta Batxillergokoen gutunak dira.

Martxoan Arrigorriagako institutuko ikasleak joan ziren galiar lurretara. Aurtengo ikasle-trukearekin 14 urte bete dituzte elkarlanean.

Arrigarri Irristaketa Taldeak patinaje artistiko lehiaketa antolatu du apirilaren 29an, larunbatez, Arrigorriagako udal kiroldegian.