
Arrigorriagan sarri erabiltzen dugu erdara euskal hiztunok, euskaraz hitz egiteko gai izan arren eta herritar gehienek euskara ondo ulertu arren.

Abenduaren 17an eta 18an Arrigorriagak Gazteen Arte Azokaren edizio berri bat hartuko du udaletxeko plazan. Erakusketaldiak eta tailerrak antolatu dituzte.
Artizarra Musika Eskolaren kontzertua eta Arrigorri Irristaketa Taldearen eta Harrigarri gimnasia erritmiko erakusketak antolatu dituzte kiroldegian.

Egarri taldeak ibilbidea hasi berri du musika munduan. Aurten sortu da taldea eta Ugaoko, Arrigorriagako, Zeberioko eta Lezamako musikariak ditu bere gain.
Ikastaroa abenduaren 26tik 28ra bitartean gauzatuko da udal kiroldegian, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea zabalik abenduaren 20ra arte.

Sozietate-egoitza Arrigorriagan duten eta herriko langabetuak kontratatu dituzten enpresek 6.600 euro arteko diru-laguntza jasoko dute.

Arrigorriagako Udaleko Kultura Sailak Gabonetako programa prestatu du abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra, hirigunean zein Abusu Zentro Soziokulturalean.

32 film labur aurkeztu dira XV. Umorea Labur jaialdira. Abenduaren 12tik 17ra bitartean ospatuko da. Ramon Barea aktoreak jasoko du Ohorezko Txantxarria.
Arrigorriagan 35 urte baino gutxiago duten herritarren %80 euskalduna edo ia-euskalduna da, baina euskararen erabilera ez da %10era heltzen.

Nik bai! eta Nirekin bai! txapak egin dituzte erabilera errazteko. Dagoeneko 2.500 txapa baino gehiago banatu dituzte herritarren artean.