Arrigarri Irristaketa Taldeak VII. Patinaje Artistiko Lehiaketa antolatu du apirilaren 28an eta 29an. Ostiraleko jardunaldia 18:00etan hasiko da Arrigorriagako udal kiroldegiko pista urdinean eta 20:00ak arte luzatuko da. Larunbatean 08:30etatik 20:30era izango da lehiaketa udal kiroldegiko pilotalekuan. Bizkaiko, Kantabriako, Asturiasko eta Gaztela eta Leongo klubek parte hartuko dute txapelketan.
