Sareak

☉ Arrigorriaga

Programa / Arrigorriagako Madalenak izango dira uztailaren 19etik 23ra

Gastronomia lehiaketak, bertsolariak, euskal dantzak, kirol txapelketak eta musika eskaintza zabala egongo da uztailaren 23ra arte.

|

arrigorriaga jaiak 2017 txupina 10

Ostegunean, uztailaren 19an, hasiko dira Arrigorriagako jaiak. Aritz Berri Dantza Taldeak emango die hasiera aurtengo Madalenei. Gastronomia lehiaketak, bertsolariak, euskal dantzak, kirol txapelketak eta musika eskaintza zabala egongo da uztailaren 23ra arte.

ARRIGORRIAGAKO JAIAK 2018-EGITARAUA
Uztailak 19, osteguna
19:30 Denok plazara
20:00 Txupinazoa Aritz Berri Dantza Taldearen eskutik
20:15 Buruhandiak
20:30 Harrera udaletxean herriko talde eta kuadrillen ordezkariei
20:30 Txosnen irekiera
21:00 Kantatuaz Arrigorriagako taldea herrian zehar
22:00-00:30 Eraso Sexisten aurkako tailer ibiltaria
22:30 DJ Gomi eta DJ Markelin udaletxeko plazan
23:00 Kontzertuak: Mockers + Tooth + La Txirla, txosnagunean

Uztailak 20, ostirala
10:00 Diana eta Kalejira
12:00-14:00 Ginakna Jeunesse (Frantziako eta Arrigorriagako nerabeen artekoa) Joan XXIII plazan
14:00 Nagusien bazkaria kiroldegian
15:00 Bertso bazkaria Joan XXIII plazan (Jone Uria eta Agin Laburu)
17:00 Futbol 7ko finalak eta sari banaketa
18:00-19:00 Emakumeen padel txapelketaren finala
19:00 Sama Siku Fanfarrea
19:00 Buruhandiak
19:00 Euskaraldiari buruzko Informazio Mahaia udaletxeko plazan
19:00 Kale Antzerkia Tornado Konpainiarekin, udaletxe zaharreko arkupetan
19:30-21:00 Gizonezkoen padel txapelketako finala
19:30 Txistorra jana udaletxeko plazan
20:00 Saskibaloi txapelketa, triangularra
20:15 Euskal Dantzak udaletxe plazan, Aritz Berri Dantza Taldea
20:30 Txikifesta show Barua parkean
21:30 Kontzertuak: Disaster Now + Kaotiko + ETS (Udaletxe plazan)
22:00 Bizkaia pilota txapelketa: Arteaga II vs Laso // Olaizola II-Aretxabaleta vs Bengoetxea VI-Larunbe // Bakaikoa-Urretabizkaia II
23:30-02:30 Helduentzako DJ festa Barua parkean
02:30 Erromeria: Trikizio (Udaletxe plazan)

Uztailak 21, larunbata
10:00 Diana eta kalejira
10:00 Bakilaoa, marmitkoa, paella eta tortilla txapelketak
11:00 Urpekaritza bataila, igerilekuko kanpoaldean
11:00 Eskalada, kiroldegian
11:00 Hasiberrien eta umetxoen esku pilota partidak
11:00 Taekwondo jardunaldi irekiak
11:00-14:00 Xake partida azkarrak, udaletxeko arkupetan
12:00 Sama Siku fanfarrea
12:00 Apar festa Agirre Lehendakaria parkean
13:00 Buruhandiak
17:00 Futbol 7ko finalak eta sari banaketak
17:30-20:30 Umeentzako parkea (Barua parkean)
18:00-20:00 Umeentzako tailerrak Barua parkean
19:30 Kalejira, Aritz Berri Dantza Taldearen eskutik
20:00 Folklore jaialdia: Ipar Osetiako GOREST taldea, Rwandako Inyamibwa eta Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
20:30 Izozki banaketa Kultur Etxean
21:00 Lokomotores elektrotxaranga
23:00 Dantzaldia udaletxean: Montecristo
23:00 Kontzertuak: Siroka+Rat-zinger+Beranduegi (txosnagunean)

Uztailak 22, igandea
10:00 Diana eta kalejira
10:00 Mistela eta madalena banaketa
11:00 XIX. Txirrindulari-bira
11:00 Hasiberrien eta umetxoen esku pilota partidak
11:00 Meza nagusia eta Eki Eder Abesbatza
12:00-14:00 Umeentzako eta familientzako jolasak kiroldegian
12:30 Barakaldakoko Udal Musika Banda udaletxeko arkupetan
13:30 Txakolin eta Oliben dastakera, udaletxeko arkupetan
14:00 Oliba-hezur jaurtiketa udaletxeko plazan
16:00 Tute txapelketa jubilatuen etxean
17:30-20:30 Umeentzako eta familientzako jolasak kiroldegian
18:30 Bizkaiko herri kirol liga: Ondarroako Herri Kirol Taldea, Agirre Lehendakaria parkean
19:00 Buruhandiak
19:30 IX. Play Back lehiaketa udaletxe plazan
20:00 Fritanga Elektrotxaranga
22:30 Kontzertu mexikarra udaletxe plazan: Puro Relajo
00:00 DJ Felsgold txosnagunean

Uztailak 23, astelehena
10:00 Diana eta Kalejira
11:00-13:00 Burbuilen festa Agirre Lehendakaria Parkean
11:30-12:30 Pizza Jaurtiketa Odol Emaileen plazan
13:00 Txapela Buruan eta Ibili Munduan umeentzako ikuskizuna udaletxe plazan
15:00 Paella jana udaletxeko arkupetan
16:00 Mus txapelketa Aldapa tabernan
19:00 Xori-Gizonaren Elezaharra dantza ikuskizuna Barua parkean
19:00 Buruhandiak
19:00 Ku-klux fanfarrea
20:00 Dantza eta plaza erromeria, Patxi eta konpainia taldearekin, udaletxe plazan
20:00 Tolin abeslariaren emanaldia, Barua parkean
22:00 Jai amaiera: Meridian Rock Band eta Play The Game (Queen-en bertsioak)

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Taekwondo Openak estatu mailako 208 kirolari hartuko ditu asteburuan

Otsailaren 24an Arrigorriagako Taekwondo Openaren 20. edizioa ospatuko dute kiroldegiko frontoian, 09:00etatik aurrera

|

Iazko openeko momentu bat // Garriko Taekwondo Taldea

Otsailaren 24an Arrigorriagako Taekwondo Openaren 20. edizioa ospatuko dute kiroldegiko frontoian, 09:00etatik aurrera: “Marka hautsi dugu, izena emateko epea bukatu eta hiru egunera Estatu osoko eta Andorrako 27 taldeko 208 kirolari egongo dira pilotalekuan”, azaldu dute Garriko Taekwondo Taldetik, jardueraren antolaketatik.

“Euskadiko taekwondo-txapelketarik zaharrenaren hogeigarren edizioa eta Espainian tradizio handiena duenetako bat harrera ikusgarria izaten ari da taekwondo nazionalaren munduan”, azaldu dute Garrikotik.

“Gaur egun, Katalunia, Aragoi, Errioxa, Gaztela eta Leon, Kantabria, Balearrak, Andorra eta Euskadiko selekzio nazionala lehiatuko dira”. Kategoria bi egongo dira zapatuan: kadete eta junior. “Arrigorriagara jende asko hurbiltzea espero dugu”, azaldu dute Garrikotik. “Garrikok podiumean egoteko borrokatuko diren 14 kirolariz osatutako taldearekin hartuko du parte”.

Garriko Taekwondo Taldea: “Garrikok podiumean egoteko borrokatuko diren 14 kirolariz osatutako taldearekin hartuko du parte”

Iazko openeko momentu bat // Garriko Taekwondo Taldea

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Abusuko inauterietako marrazki bizidunek Arrigorriagako auzoaren kaleak hartu dituzte

Abusuko inauterietako kalejira Ollargan, Olatxu eta Santa Isabel auzoetatik igaro zen eta amaieran txokolatada egin zuten haur eta helduentzat

|

Abusuko inauteriak // Idoia Molina

Abusuko inauteriek eskualdeko mozorro jaiei amaiera eman diete asteburu honetan Etxebarrirekin batera. 14:45etan inauterietako bazkaria egin zuten Santa Isabel auzoko frontoian.

Arrigorriagako auzoko jaietako kalejira Ollargan, Olatxu eta Santa Isabel auzoetatik igaro zen eta amaieran txokolatada egin zuten haur eta helduentzat. Ibilbidea Tarumba percusión taldearekin egin zuten, Ollargango plazan.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Foru Aldundiak espedientea ireki dio Arrigorriagako adinekoen egoitzari, zenbait familiren kexak jaso ostean

“Ikuskapena egin da, eta dagoeneko zenbait neurri zuzentzaile jarri dituzte abian, eta antzemandako akatsak konpontzeko epeak ezarri dituzte”, azaldu du Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak

|

Adinekoen egoitza // Gmaps

Duela hilabete, Arrigorriagako adinekoen egoitzako erabiltzaile batzuen zenbait familiak udal gobernuarekin harremanetan ipini ziren zerbitzuak dituen “hutsuneengatik” kezkatuta. Egoitza kudeatzeko ardura berez Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio, baina Arrigorriagako gobernu taldeak adinekoen zentroko erabiltzaileen senideekin konpromisoa hartu zuen beren kezkak Foru Aldundira helarazteko, egoerari irtenbidea emateko.

“Egoitzako erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua eta tratua berebiziko garrantzia du”, azaldu du Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak. “Herriko adinekoak dira, zaintza duina eta kalitatezkoa behar dutenak. Familiei laguntzen jarraituko dugu berme guztiak lortu arte”.

Maite Ibarra: “Herriko adinekoak dira, zaintza duina eta kalitatezkoa behar dutenak. Familiei laguntzen jarraituko dugu berme guztiak lortu arte”

Arazoa azaleratu zenetik hiru bilera egin dituzte elkarlanerako eta zerbitzua hobetzeko ekarpenak egiteko helburuarekin: “Horri esker, Bizkaiko Foru Aldundiak espediente bat ireki du egoera ikertzeko”, azaldu dute Udaletik. “Ikuskapena egin da, eta dagoeneko zenbait neurri zuzentzaile jarri dituzte abian, eta antzemandako akatsak konpontzeko epeak ezarri dituzte”.

Egoitzako erabiltzaileak, 2020an // Geuria

Sinadura bilketaren ondorioa

Urtarrilaren amaieran azaleratu zen Arrigorriagako edadekoen egoitzan gertatzen ari diren gorabeherak, GEURIAn azaldu bezala. Zentroko erabiltzaileen senideek sinadura bilketa abiarazi zuten zerbitzuaren gaur egungo egoera salatzearren. Behin eta berriro errepikatzen den problema nagusia mediku falta da, bertako lan-baldintza kaskarrei egotziz.

Zentroko erabiltzaileen senide batzuk, Maite Ibarrarekin lagunduta Itziar Garamendi Azpiegiturak saileko zuzendari kudeatzailearekin batu ziren egoeraren berri izan zutenean.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Iratxe Fresnedak ‘Tetuan. Kanpoaldea/Barnealdea. Eguna’ argazki-erakusketa hasi du Arrigorriagan

Otsailaren 29ra arte Tetuan filmaren grabazioan egindako argazkiak ikusteko aukera izango dute herritarrek, astelehenetik igandera

|

Argazki-erakusketako obretako bat // Iratxe Fresneda

Arrigorriagako udaletxeko Euskaldun Berria aretoak Iratxe Fresneda zinemagilearen Tetuan. Kanpoaldea/Barnealdea. Eguna izeneko argazki-erakusketa abiarazi du. Otsailaren 29ra arte Tetuan filmaren grabazioan egindako argazkiak ikusteko aukera izango dute herritarrek, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00ak arte eta domeketan, 12:00etatik 14:00ak arte.

“3.000 argazki baino gehiago ditut eta horien arteko aukeraketa bat izan da Arrigorriagako udaletxean ikusiko direnak”, azaldu dio zinemagileak GEURIA komunikabideari. Aukeraketa hori Saioa Etxebarria komisarioarekin egin zuen Fresnedak 2023ko apirilaren 20tik maiatzera 6ra Donostiako Alderdi Eder Udal Liburutegi Nagusian egindako erakusketarako. Arrigorriagako Euskaldun Berrian Fresnedak berak egindako 100×70 zentimetroko formatuko 20 argazki ikusi ahal izango dituzte bertara hurbilduko direnek: “Filmaren grabaketarako bide pilo bat exploratu genituen, grabaketetan fase asko daudelako: lokalizazio lanetarako, produkzio lanetarako… Harrera-lekuak, igarotze-lekuak eta pertsonak, haien lagunak eta senideak dira erakusketaren begiradaren xede”.

Iratxe Fresneda: “3.000 argazki baino gehiago ditut eta horien arteko aukeraketa bat izan da Arrigorriagako udaletxean ikusiko direnak”

Arrigorriagarraren ‘Tetuan’ filma martxoaren 2an proiektatuko dute Arrigorriagako Lonbo aretoan, eta horren haritik prestatu dute dokumentalaren filmaketan egindako argazkiak. “Lanaren eragilea munduan zehar gertatzen ari den pertsonen mugimenduari lotutako aurpegien eta paisaien bilaketa da. .

Iratxe Fresneda // Geuria

‘Tetuan’ bere hirugarren lana da eta Arrigorriaga herria du proiektuaren ardatzetako bat, dokumentalaren protagonistetako bat, Carmelo Fresneda, Iratxeren aita, herrikoa baitzen. Filmak Bilboko Zinebi jaialdian egin zuen estreinaldi bikoitza 2022an, GEURIAn jaso bezala, eta harrezgeroztik hainbat zinema-jaialditan lehiatu da. “Bizitzaren bidaia” bezala definitu zuen Fresnedak bere filma. Dokumentalean bertan, aita migratzailearen istorioaren jakin-minak gidatua, zuzendariak  iraganeko eta orainaldiko istorioen berreraikitzea eta bilaketa-bidaia kontatzen du.

Argazki-erakusketako lan bat // Iratxe Fresneda

Tetuanetik mundura

Saioa Etxebarria komisarioaren arabera, “Tetuán ez fikziozko film bat da, baina road movie bat da ere. Bertan, begirada pertsonalbatetik autoreak atzeman eta aztertzen dituen lekuak igarotze-lekuak eta etxeinprobisatuak dira aldi berean. Tetuánek egiten duen bidaia zinemagilearen aitarenarrastoei jarraitzeko ekindako prozesu bat da, bidaia zinematografiko bati ekiteko aitzakia.Tarteka, begirada behatzaile eta partehartzaile batetik, filmaren protagonisten bidelagungisa jarduten du Fresnedak, eta haien erregistroa egiten du Danubio ibaiaren ertzetatik, Madrilgo kaleetatik, Saharako basamortutik, Tetuango zokotik eta Euskal Herriko parajeetatik. Jasotzen dituen bat-bateko irudiak organikoak dira eta panpina errusiar batenantzera biltzen dituzte barnean begiradak, paisaiak, herriak, eguneroko bizitzak,mugimendua, argiak eragiten dion lilura eta bazterretako istorioei darien edertasuna. Zinemaren eta argazki sorta honen arteko ezinbesteko loturak, filmaketaren egunkari gisaez ezik, besteen bizitzako uneak atzemateko ere balio izan dio, gero gure esperientzienparte bihurtzeko”.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako EAJk gobernu taldearen osasun zentro eta kiroldegi berriaren proiektuak kritikatu ditu

Oposizioaren arabera, gobernu taldeak “promesa huts asko egin ditu, komunikatzen dituzten planteamenduetako batek ere ez duelako ez bideragarritasun-proiekturik ez finantzaketa-planik atzean”

|

Arrigorriagako herritar bat, gaur egungo osasun zentroaren aurrean // Geuria

Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako EAJko bozeramaileak gobernu taldeak osasun zentroarentzat eta kiroldegi berriarentzat dituen proiektuak “promesa huts” moduan definitu ditu: ” komunikatzen dituzten planteamenduetako batek ere ez duelako ez bideragarritasun-proiekturik ez finantzaketa-planik atzean”, izan dira jeltzalearen berbak. “Eta hori guztia prozesu parte-hartzaileen amaierarik gabeko batekin ondu da, erabakiak hartzeko gaitasunik ez dutela estali nahian”.

Arrigorriagako osasun zentro berriarei dagokionez, oposiziotik osasun zentro berri baten beharra berretsi dute, baina aldi berean gobernu taldearen “negoziatzeko borondate eza” salatu dute ere: “Gainera, publikoki aipatu zuten proiektua URArekin eta Osakidetzarekin partekatu zutela. Kontuz: gauza bat partekatzea da, eta beste bat, oso desberdina, adostu izana eta aldeko txostena izatea”, nabarmendu du Azuak.

Osasun zentro berriaren kokalekuari dagokionez, oposizioak udal gobernuak aukeratutako lursailaren “desegokitasuna” aipatu du: “2023ko ekainaren 18an ikusi genuen nola urak gainez eginten zuela osasun-zentro berria planteatzen duten lursailean”.

Horrekin batera eraikin berria lursail horretan egin beharko liratekeen aldaketak gehitu dituzte jeltzaleek: “Tamaina handiko zuhaitzak moztu beharko lirateke, dozenaka urte daramatzatenak. Inkongruentea da herri-administrazio guztiek hiriguneetan berdeguneak sortzeko lan egitea eta Arrigorriagako gobernu-taldeak herrian geratzen den birika berde bakarrenetako batean eraikitzea planteatzea”.

Alberto Ruiz de Azua: “Inkongruentea da herri-administrazio guztiek hiriguneetan berdeguneak sortzeko lan egitea eta Arrigorriagako gobernu-taldeak herrian geratzen den birika berde bakarrenetako batean eraikitzea planteatzea”

Kiroldegi berriari dagokionez, joan den legegintzaldian prozesu parte-hartzailea martxan ipini zuen EH Bilduk proiektua garatzeko: “20 milioi euroko oinarrizko diseinua sortu zuten. Badakigu Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin bildu ondoren konturatu direla beren planteamenduarekin ezin izango dituztela 12 milioi inguru izan. Berriz hasi behar dira eta guztion artean lana egitea nahi dute. Gure erantzuna ezetz izango da”.

Proposamena, erdigunean

Joan den urtarrila amaieran Arrigorriagako udal gobernuak osasun zentro berriaren proposamenaren berri eman zuen, GEURIAn azaldu bezalaxe. Gaur egungo eraikinaren egoera “txarra” salatu dute herritarrek azken urteetan: “Aspalditik datorren kontua da hau”, azaldu dio Jon Txarroaldek GEURIAri. “Azken urteetan okerrera egin duela uste dut. Gainera, zerbitzuei begira justu gelditu da eta egoera horren aurrean Osakidetzak berriro planteatu behar du osasun zentro bati begira arrigorriagarrok zer nolako zerbitzuak behar ditugun gure herrian”.

Osasun zentro berria lursail honetan proposatu du gobernu taldeak // Geuria

GEURIA Maite Ibarra herriko alkateagaz elkartu zen urtarrila amaieran, osasun zentroaren alboan: “Argi eta garbi, urteak dira Arrigorriagak osasun zentro berria behar duela”, aitortu zuen Ibarrak. “Aspalditik gaude Osakidetzarekin elkarlanean proiektu honekin: eskualdeko arduradunekin eta baita oposizioarekin ere kontrastea egin dugu eta orain Eusko Jaurlaritzako arduradunekin bilera izango dugu laster, gure proposamena aurkezteko”.

Maite Ibarra: “Aspalditik gaude Osakidetzarekin elkarlanean proiektu honekin: eskualdeko arduradunekin eta baita oposizioarekin ere kontrastea egin dugu eta orain Eusko Jaurlaritzako arduradunekin bilera izango dugu laster”

Udaleko teknikariekin hainbat aukera aztertu eta zenbait irizpide kontuan hartu ostean, udal gobernuaren proposamen hori gaur egungo osasun zentroaren alboan dagoen lursail zati bat Osakidetzari lagatzean datza: Frontoitik Teodosia Ortega parkea hasi baino lehen dagoen eszenatokidun lursail hori, hain zuzen ere. “Lurzoru hau proposamen bat besterik ez da”, argitu zuen Maitek. “Hala ere, argi eta garbi esan behar da azken hitza Osakidetzarena izango dela, berak eskatu baitio udal gobernuari udal lurzoru hori. Guk geure lanak bete ditugu”. Hori horrela, gobernu-taldearen proiektua litzateke hutsik geratuko litzatekeen eraikinean (egungo osasun-zentroa) etxebizitza-jarduketa bat garatzea

“Azken hitza Osakidetzarena izango da, berak eskatu baitio udal gobernuari udal lurzoru hori. Guk geure lanak bete ditugu”

Herriko alkateak esan du aukera “oso ona” dela honako hau erdigunean kokatuta dagoelako eta irisgarritasun onekoa delako, besteak beste. Udal gobernuak URA agentziarekin aztertu du eremu hau eta Ibarraren hitzetan “printzipioz ez dago arazorik”.

Iazko maiatza hasieran HAPOn sartu zuen gobernu taldeak osasun zentro berriaren proiektua eta laster onarpena emango zaiola aurreratu du Arrigorriagako alkateak.

 

Osorik irakurri