→Arrigorriaga

Ruth Manzano, ekintzailea: “Nire kabuz egin dut aurrera”

arrigorriaga ruth manzano 2016 ekintzaileen jardunaldia

Ekintzaile moduan hastea erabaki zuenean Arrigorriagako Udalera jo zuen, eta hantxe jaso zuen horretarako behar zuen informazioa eta laguntza

Joan den maiatzaren 20an Arrigorriagak Ekintzaileen I. Jardunaldia ospatu zuen. Udalak sustatutako eta Lanbidek diruz lagundutako Tokiko Ekintzailetza Laguntzeko Programaren barruan proiektua garatu duten hamaika ekintzaileei diplomak banatu zizkieten. Horien artean Ruth Manzano ekintzailea izan zen (Arrigorriaga, 1977). Komunikazioa eta jardunaldien antolaketa burutzen ditu Manzanok eta ekintzailea izateaz gain, jardunaldi horien antolaketa lanetaz arduratu zen. “Esperientzia oso ona izan da”, dio Manzanok.

Ekintzaile izan aurretik, enpresa batean egiten zuen lan eta komunikazio departamentuko arduraduna zen Ruth: “Krisi garaia zen eta soldatak asko jaitsi zituzten enpresan. Buruari buelta batzuk eman ostean nire kabuz aurrera egitea erabaki nuen ekintzaile moduan, baina ez nekien nola egin”, dio Manzanok. Horregatik, Udalera jo zuen eta Ekintzaileen Programari buruzko informazioa eman zioten. “Nire hasierako ideia lantzen lagundu didate eta bidez batez, ideia berriak mahai gainean jarri dizkidate. Iazko urrian hasi ginen tailerretan parte hartzen. Negozio-plana nola egin, bezeroak nola bilatu eta zelan egin logotipoa, besteak beste, irakatsi ziguten. Ideiak berritzaileak dituztenak animatu egiten ditut aurrera egiteko. Ez dago ezer galtzeko eta dena irabaz dezakezu”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak