Otsailaren 14an, asteartez, ‘Sirian jaioa’ (‘Nacido en Siria’, Hernan Zin, 2016) dokumentala eskainiko dute Arrigorriagako Kultur Etxean 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.
Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatu du emanaldi hau. Hamaika herrialdetako zazpi umeri egiten dio jarraipena dokumentalak, nola sarraskietatik eta gerratik ihes egiten duten adieraziz.
Gernika 2017 ekimenaren aurkezpena
Era berean, Basauriko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma ‘Gernika 2017’ ekimena aurkeztuko du gaur, otsailak 13, Marienea Emakumeen Etxean 19:30etik aurrera.
Basauri eta inguruko herrietatik oinezko zutabeak egingo dituzte Gernikaraino apirilaren 29an eta 30ean. Bertan, errefuxiatuarekin elkartasunerako nazioarteko topaketa antolatuko dute, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira (1937ko apirilaren 26an bonbardeatu zuten Kondor Legioak -Alemania- eta Aviazione Legionariak -Italia- Gernika).
