→Arrigorriaga

Udal Euskaltegia pizteko asmoz tasa bakarra ezarri dute iraileko ikasturte berrian

arrigorriaga euskaltegia 2018 martxoa irteera anana
2018ko martxoan ikasle eta irakasleek egindako irteera / Utzitakoa

2015eko ikasturtean 122 ikaslek eman zuten izena Udal Euskaltegian. Iaz, ostera, 70 ikaslek. Udal Euskaltegian izen-emateak handitzeko asmoz, euro bateko tasa bakarra ezarri du Udalak, bai herrikoentzat, bai kanpotik datozenentzat; langabeek, aldiz, doan izango dute irailean hasiko den ikasturte berriko matrikula.

“Jakina da Udal Euskaltegiaren egoera larria dela. Lau langile ditu eta ikasleak behar ditugu. Tasen merketze honekin ikasle gehiago izatea espero dugu, HABErengandik dirulaguntzak jaso eta apurka-apurka euskaltegiaren egoera hobetu”, adierazi du Eñaut Barandiaran euskara zinegotziak. Euskaltegiaren zerbitzua mankomunitate bezala eskaintzeko ideia aztertzean bat egin dute EH Bilduk eta EAJk. Aipatzekoa da osoko bilkuran eztabaida ia osorik gaztelaniaz egin zela azken bi legegintzaldietako euskara zinegotzien artean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak