→Arrigorriaga

Umorea Labur jaialdiak laburmetraiak jasoko ditu uztailaren 1etik aurrera

arrigorriaga umorea labur 2016 lanbarri kultur elkartea

Era berean, jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa jarri dute martxan. Abenduaren 11tik 16ra bitartean ospatuko da Umorea Labur jaialdiko XVI. edizioa.

Era berean, jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa jarri dute martxan. Abenduaren 11tik 16ra bitartean ospatuko da Umorea Labur jaialdiko XVI. edizioa

Laburmetraien jaialdia Arrigorriagara itzuliko da abenduaren 11tik 16ra bitartean eta Lanbarri Kultur Elkarteak prestaketa-lanei ekin die dagoeneko. Hain zuzen, uztailaren 1ean epea zabalduko dute Umorea Labur jaialdian parte hartu nahi dutenek euren laburmetraiak bidaltzeko. Horretarako Festhome plataforman kontua sortu dute. Film laburrak jasotzeko epea zabalik egongo da urriaren 15era arte.

Abenduan izango den jaialdian, azken egunean sari-banaketa egingo dute eta guztira 3.000 euro emango dituzte, Txantxarriak banatzeaz gain: laburmetrai onenak 1.000 euro, ikusleen sariak 600 euro, gazte sariak 600 euro, zuzendaritza onenak 500 euro eta antzezpen onenak 300 euro.

KARTEL LEHIAKETA

Iaz bezala, aurten ere jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa jarriko du martxan Lanbarri Kultur Elkarteak. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 24ra arte eta partaideek humorencorto@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Kartel lehiaketaren oinarriak irakurgai daude Umorea Labur jaialdiko Facebookean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak