→Arrigorriaga

32 film labur izango ditu XV. Umorea Labur jaialdiak abenduaren 12tik 17ra

arrigorriaga umorea labur 2015 jaialdia

32 film labur aurkeztu dira XV. Umorea Labur jaialdira. Abenduaren 12tik 17ra bitartean ospatuko da. Ramon Barea aktoreak jasoko du Ohorezko Txantxarria.

Lanbarri Kultur Elkarteak Umorea Labur jaialdiaren edizio berri bat antolatu du abenduaren 12tik 17ra bitartean. Aurten, 15. urteurrena ospatuko du jaialdiak.

Guztira 32 laburmetrai ikusteko aukera egongo da atal ofizialean: “Denak kalitate handiko laburmetraiak dira”, diote antolatzaileek: “Haien artean, Cannes-eko festivalean edo Donostiako Zinemaldian saritutako film laburrak ikusteko aukera egongo da. Gainera, doan”.

Sail ofizialean lehiatuko diren laburmetraiez gain, “aurten ere gero eta profesionalagoa den #nosolopaja atala izango dugu gure programazioaren barruan”, diote. Arrigorriaga eta inguruko herrietan egindako laburmetraien atala da eta abenduaren 16an izango da horien emanaldia.

Emanaldiak Lonbo Aretoan izango dira, 19:30etik aurrera eta urtero bezala aurten ere sarrera doakoa izango da.

Sari banaketak

Abenduaren 17an, larunbatez, gala-klausura izango da eta bertan, Jaialdira aurkeztu diren laburmetraien sari banaketa ospatuko da. Aurtengo epaimahaia osatuko dute: Asier Urbieta zine zuzendaria, Maribel Salas aktorea, Jose Manuel Zamora ABYCINE Jaialdi Internazionalaren zuzendaria eta Toñi Fernandez arrgorriaga eta zinefila sutsua (Kultur zinegotzi ohia).

Guztira, 3.000 euro banatuko dituzte: 1.000 euro umorezko labur onenari, 500 euro zuzendari hoberenari, 600 euro ikusleen sariari, 600 euro gaztea sariari eta 300 euro interpretazio onenari.

Aurten, telebistako Jon Plazaola, Gorka Aguinagalde eta Iñigo Salinero aktoreek aurkeztuko dute amaierako gala ekitaldia, larunbatean. Era berean, Ramon Barea omenduko du jaialdiak eta Ohorezko Txantxarria emango diote, bere zine ibilbideagatik.

XV. Umorea Labur – Egitaraua

Abenduak 12, astelehena

19:30 Irekiera-gala

Abenduak 13-16

19:30 Sail Ofiziala

Abenduak 16, ostirala

19:30 #Nosolopaja atala

Abenduak 17, larubata

19:30 Gala-klausura

Argazkia: Umorea Labur jaialdia
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak