→Arrigorriaga

Uztailaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira Madalenak

Jaietako kartel lehiaketarako lanak bidaltzeko epea zabalik dago maiatzaren 25era arte. Irabazleak 500 euro jasoko ditu.

Arrigorriagako Udalak jakinarazi duenez, aurtengo Madalenak jaiek iaz baino egun gutxiago izango dituzte. Hain zuzen ere, uztailaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira, ostegunetik astelehenera.

Egitaraua oraindik zehazteke dago, baina dagoeneko kartel bila ari dira Udala eta Jai Batzordea. XXIX. Kartel Lehiaketa martxan jarri dute. Parte hartu gura dutenek maiatzaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dute euren lana Kultur Etxean bertan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era. Epaimahaiak ekainaren 1ean jakinaraziko du jaietako kartel iragarlea zein den eta irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak