Ekainaren 21etik 30era bitartean XX. Xake Txapelketa ospatuko da Abusu Zentro Soziokulturalean. Hain zuzen ere lehiaketa jokatuko da hilaren 21ean, 22an, 23an, 27an, 28an, 29an eta 30ean 19:00etatik aurrera. Arrigorriagako Endroke Xake Taldeak urtero antolatzen du lehiaketa hau.
Parte hartu nahi duenak izena eman behar du ekainaren 20a baino lehen Abusuko zentroan bertan, 944 792 930 telefonoan edo endrokexake@gmail.com helbide elektronikoan. Horrekin batera, parte hartzaileak 12 euro edo 7 euro (bazkideek eta gazteek) ordaindu beharko dituzte -emakumeek doan- ondorengo kontu korrontearen bidez: 2095 0352 30 91100555015 (Kutxabank).
