Uztailean argitaratu zuen Arrigorriagak udalerriko zarata-mapa eta irailaren 16ra arte egongo da zabalik alegazioak aurkezteko epea. Horren harira, Udalak informazio-hitzaldia antolatu du irailaren 8an, ostegunez, 19:00etatik aurrera udaleketxeko Osoko Bilkura aretoan.
