Ekainaren 27an jokatuko da lehiaketa Zaratamon eta Arrigorriagan. Guztira, 32 bikotek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Izena emateko azken eguna ekainaren 22a da.
Dagoeneko zabalik dago ekainaren 27an egingo den Arrigorriagako IV. Frontenis Txapelketan izena emateko epea. Bikote lehiakideek ekainaren 22ra arte izango dute hori egiteko aukera. Arrigorriakoak ez diren bikoteek 25 euro ordaindu beharko dute eta bertoko bikoteek 20 euro.
Bikote irabazleak, txapela eta garaikurra irabazteaz gain, izena ematean ordaindutako kuotaren %50a jasoko du bueltan. Txapeldunordeei garaikurra eta izen-ematearen %25a egokituko zaie, hirugarren bikoteari garaikurra eta izen-ematearen %15a eta laugarrenari garaikurra emango zaio. Dena dela, parte-hartzaile guztientzako opariak banatuko dituzte.
TXAPELKETAREN OINARRIAK
Lehiatuko diren bikoteen kopurua 32ra mugatu da. Arauei dagokienez, Propenn edo Artengo markako pilotekin jokatuko dute, ez da pasarik egongo eta tantu bikoitzak egon daitezke.
Txapelketa hasieran ezarriko dira kanporaketa guztietako ordutegiak eta ezin izango dira aldatu. Bikote bat aurreikusitako ordutegitik hamar minutu baino gehiago berandutzen bada, partida galdutzat emango zaio.
Lehendabiziko kanporaketak Zaratamo eta Arrigorriagako frontoietan jokatuko dira, baina azken laurdenetatik aurrera, partida guztiak Arrigorriagako frontoian izango dira.
