• Babestutako edukiak •
Bricomart, Eraikuntza eta Eraberritzearen Biltegia, Galdakaora dator
Bricomarten bigarren Biltegia da Bizkaian, Sestaokoarekin batera, eta Bilboko ekialdean zerbitzua emango du, halaber Araba eta Gipuzkoan.
Bricomarten bigarren Biltegia da Bizkaian, Sestaokoarekin batera, eta Bilboko ekialdean zerbitzua emango du, halaber Araba eta Gipuzkoan
Datorren maiatzaren 6an, 07:30etik aurrera, Bricomartek, Eraikuntza eta Eraberritzearen Biltegiak, bere ateak irekiko ditu Galdakaon, Txomin Egileor kalean, 41B. Bizkaiko bigarren Biltegia da eta 8.300 metro karratu baino gehiagoko azalera izango du. Establezimendu honetan bezeroek 20.000 produktu baino gehiago aurkituko dituzte beti prezio onenetan (BEZa barne), Stock amaigabean eskuragarri eta marka aitzindariek bermatzen duten kalitatearekin.
Bricomart berria Galdakaon dago eta zerbitzua emango du Bilboko ekialde osoan, baita Araba eta Gipuzkoako probintzietako bezeroei ere. Euskadiko Biltegien sarea zabalduz, Bricomartek zerbitzu hobea eman nahi die bere bezeroei produktu-stock handiagoa, denbora-aurrezpena eta erosotasun gehiago eskainiz erosketak egiteko bi Biltegietara jo dezaketelarik.
Sestaon bezala, eta bere beste Biltegi guztietan bezala, Bricomartek egunero biltegiko prezioak bermatzen ditu, baxuenak, promoziorik eta ustekabekorik gabe, eta BEZa barne azkeneko prezioan. Bere arauetako beste bat kalitate profesionala da eskaintzen dituen erreferentzia guztietan, izan ere, bere eskaintza komertzialak sektoreko marka aitzindarien eta gunean ezagunak direnen produktuak biltzen ditu. Gainera, apustu handia egiten du bertako eta eskualdeko hornitzaileen alde eskualdeko enpresa-sarearen garapena laguntzeko asmoz.
Biltegi hau denbora eta dirua aurrezteko sortuta dago eta osoko konponbide gisa agertzen da bezero guztiek bere lan eta eraberritze-proiektuetarako behar duten guztia bertan aurki dezaketelarik; horretarako 20.000 produktu baino gehiago dituzte lan-stock beti eskuragarrian eta arlo anitzetan banatuta: iturgintza, elektrizitatea, zeramika, sanitarioa, erremintak, margoa, burdindegia, sukaldeak, zoruak, ateak, leihoak eta eraikuntza-materialak.
Gainera, erosketa azkarra eta eraginkora izan dadin, Biltegiak doako aparkaleku handia dauka, bezeroentzat bakarrik, 270 aparkaleku baino gehiagorekin, 16 kaxa (horietako 2 tamaina handiko erosketetarako eta 4 autokobrantzako kaxa azkar), zama-gunea tamaina handiko salgaientzat eta 2.600 metro karratu baino gehiagoko material-arloarekin; bertara zuzenean beribilarekin sar daiteke salgaiak zuzenean kargatzeko. Halaber, Bricomartek telefonoren, WhatsApp-en edo posta-elektronikoaren bidezko Eskari-zerbitzua dauka; salgaiak Galdakao edo Sestaoko Biltegian jaso daitezke edo bezeroak erabakitzen duen helbidean jasotzeko aukera ere eskaintzen du.
Sektoreko profesionalen neurrian diseinatutako Biltegia honek ordutegi zabala dauka haien errutinari egokitua; izan ere, astelehenetik ostiralera irekita dago 07:30etik 21:00etara eta eguerdian ez du ixten (larunbatetan ere irekita dago). Bestalde, erosketa-esperientziarik onena eskaintzen du konponbide profesionalak eskainiz honako hauek bezala: obrarainoko garraioa 24 ordutan, PVCzko eta aluminiozko neurrira egindako leihoak, erremintak frogatzeko gunea, burdindegi-salmahaia giltzak bezatze eta kopiatzeko zerbitzuarekin, sistema tintometriko industriala edo 100 egun arteko itzultze-epea.
Eta bezeroek aholkularitza profesional hoberena jaso dezaten Biltegiko langileak Eraikuntza eta Berrikuntzako lanbide bakoitzeko gaituek trebatzen dituzte. Talde honek etenbako trebakuntza jasotzen du sektoreko berritasunekin egunean izateko. Gainera, taldea batez ere Bizkaian jaiotako edo bertan bizi diren pertsonek osatzen dute gehienean, era horretan kalitatezko lanpostu berriak sortu direlarik hiriko eta inguruko bizilagunentzat.
Bricomart Galdakaora heltzen da 16,6 milioi euroko inbertsioa eginez eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen laguntzen du 100 lanpostu baino gehiagorekin. Bricomart Galdakao markak Espainian duen 29. Biltegia da, Eraikuntza eta Berrikuntzaren arloko sektorean espezializatutako banaketa-azalera nagusi giza bere aitzindari postua sendotuz.
• Babestutako edukiak •
“Kultura kolonbiarraren zatitxo bat agertzeko esperientzia berria da Canta Colombia abesbatza”
Canta Colombia abesbatza sortu dute Basaurin. Kolonbiako kultura musikal aberatsa eta askotarikoa transmititu eta ikusarazi nahi dute Basauritik mundura
Publierreportajea — Geuria #078 alea
Irakurri osorik PDFan
Ostegun arratsaldero, jatorri desberdineko zortzi emakume eta bi gizon (Kolonbia, Venezuela, Kuba, Basauri) ahots bakar bihurtzen dira Canta Colombia abesbatzan. Colombia Euskadi Elkarteak (Axular kalean du egoitza) sortutako ekimena da, Kolonbiako kultura musikal aberatsa eta askotarikoa transmititu eta ikusarazteko, eta “Kolonbiako migratzaileaz dugun ikuspegi desitxuratua apurtzeko”. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Basauriko Udalak finantzatuta, jarduera maiatzean hasi zuten, eta udako etenaldiaren ondoren, parte-hartzaileek gogotsu heldu diote asteko hitzorduari.
Hala kontatzen du, adibidez, Doris kolonbiarrak; pozik sentitzen da bere herrialdearen, Kolonbiaren, irudi ona ikusarazten duelako, “ez baita soilik droga eta indarkeria”, dio. Natalia ere ekimeneko parte da, eta Kolonbiako kultura musikalari buruz ezjakintasun handia dagoela dio. “Bere kokapen geografikoak Amerika osoko soinuak erakartzea ekarri du”, dio Nataliak. Abesbatzak “energia onarekin eta gogotsu” egiten du aurrera, eta “terapia eta energia txute bat” suposatzen du partaideentzat, beraiek azaldu dutenez. Basauriko Musicology Eskolako Patricia eta Maider profesionalek gidatzen dute Canta Colombia abesbatza. Francy Fonseca koordinatzailearekin hitz egin dugu xehetasun guztiak eman diezazkigun.
Nola sortu zenuten Canta Colombia ekimena? Ekimen hau Colombia Euskadi Elkartean sortu da, herrialdetik datorren migrazioaren inguruan dagoen ikuspegi desitxuratua apurka-apurka aldatzeko asmoz. Kolonbia telesailetan edo berrietan agertzen dena baino askoz gehiago da. Izan ere, narkotrafikoan eta indarkerian jartzen dute beti arreta.
Eta zergatik erabaki zenuten koru formatuaren alde egitea? Bost urte daramatzagu Basaurin mota guztietako jarduerak antolatzen, batez ere, kulturartekotasuna sustatzeko, elkartzeko guneak sortzeko eta sentsibilizatzeko. Baina kasu honetan zerbait desberdina egin nahi genuen, ohikotik pixka bat atera, nolabait ere, hitzaldi eta tailerretako formatu tipikoa apurtu nahi genuen. Eta zenbait zirkunstantzia direla eta, ideia ‘ero’ eta ‘desberdin’ honekin hastea pentsatu genuen. Abesbatza bat, Kolonbiako kultura sustatzeko eta ikusarazteko tresna gisa. Inoiz abestu ez duten pertsonak edo munduko edozein tokitatik etorritako pertsonak lotzeko elementu gisa erabiltzen dugu musika. Hortik dator hasieran abesbatzari jarri genion izena: Canta-a Colombia; hitz-joko bat da, Kolonbiako jendea nahi genuelako taldean, baina baita Kolonbiari kantatu nahi dioten pertsonak ere.
Hain zuzen Basauriko, Kubako eta Venezuelako partaideak daude abesbatzan, kolonbiarrez gain. Abesbatzak izan duen erantzuna oso ona izan da, eta, egia esan, guretzat oso interesgarria da hain talde anitza sortzea, Kolonbiako jendea ez ezik beste herrialde batzuetako kideak ere bai baitaude. Elkarrekintza sozialerako, elkar ezagutzeko eta loturak sortzeko modu bat ere badelako. Orain elkar ikusten dugu herrian, elkar ezagutzen dugu, elkar agurtzen dugu. Horrek are esperientzia politagoa bihurtzen du.
Nola aukeratu duzue lantzen duzuen errepertorioa? Lehenik eta behin zerrenda luzea egin genuen, sare sozialen bidez gure komunitate birtualari gonbidapena eginez abestiak proposa zitzan. Gainera, gure kabuz ere bilatzen ditugu abestiak, Kolonbiako aniztasun kultural eta, kasu honetan, musikal handia ikusarazten saiatuz. Kontuan izan behar da Kolonbiak, bere kokapenagatik, inguruan dituela Karibe, Atlantikoa, Ozeano Barea eta Erdialdea, eta hori bere erritmoetan islatzen da. Orain sei abestiz osatutako errepertorioa dugu, eta erritmo musikalaz harago, mezu garrantzitsuak islatzen dituzte haien letretan. Adibidez, ez genioke Malumari kantatuko, oso letra matxistak dituelako, nahiz eta bere erritmoak gustuko izan.
Maider Legarreta galdakoztarra duzue kantu irakasle, Basauriko Musicology Eskolakoa. Bai. Musicology Eskolatik oso ondo ulertu zuten buruan geneukan ideia. Abesbatza garrantzitsua da, baina abesbatzarekin transmititu nahi duguna are garrantzitsuagoa da. Kontua ez da ondo abestea, partaideok ez baitugu kantu-ahotsik, eta gainera, denbora asko beharko genuke ahots oso bat horrelako zerbaitetarako prestatzeko. Eta abiapuntu horretatik Maider irakaslearekin bikain lan egiten dugu. Dibertitzea, deskonektatzea eta partekatzea da helburua. Eta, pentsa, denok batera kantatzen dugunean onak garela ere esan dezakegu!
Ba al dago zuen lana eszenatoki baten gainean ikusteko aukerarik? Horretan lanean ari gara. Oraindik goiz da, baina baliteke urtarrilean jendaurrean aritzea. Azken finean, egokia litzateke agertoki baten gainean gure lana ikusaraztea, modu dibertigarri eta atseginean mezu bat ere helarazteko. Nolabait esateko, aurkezpen dramatizatua izango litzateke. Izan ere, horregatik arduratu gara horrenbeste errepertorioaz. Musikak eragin biderkatzaile handia du eta zein abesti kantatu behar genuen erabakitzea ere oso emankorra izan da taldearentzat. Kalitatezko zuzeneko aurkezpenaz gain, sare sozialetarako bideo bat egin nahi dugu.
Ekimenak izan duen harrera ona ikusita, ekimen hori zuen jardueren barruan errepikatzea posible da? Oso litekeena da aurrerago beste pertsona batzuek ere proiektu honetan parte hartzea. Ziur nengoen esperientzia oso positiboa izango zela, baina, egia esan, nire itxaropen guztiak gainditzen ari da eta oso energia ona sortu da. Era berean, jendea Elkartera lehen aldiz hurbiltzeko modu bat izan da, baita lokal honetan dauden beste hiru elkarteengana hurbiltzeko ere, eta horrela, interesatzen zaizkien beste jarduera batzuk ezagutu eta horietan izena emateko aukera dute.