Sareak
[the_ad_group id="3890"]

Herriak

Espainiak 511.872 euroko informazio-azterlana idatziko du Basauriko Lapatza geralekua diseinatzeko

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren arabera, INECO, S.M.E. M.P., S.A. Estatuko Merkataritza Sozietateak erredaktatuko du informazio-azterlana

|

AHTrako eraikitako zubibidea, Galdakao eta Usansolo artean // Geuria

Basauriko abiadura handiko behin-behineko geralekuari buruzko informazio-azterlana idazteko 511.872 euro bideratuko ditu Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (GMHAM), BEZa barne eta dokumentuaren erredakzioa egiteko 18 hilabete izango dute.

Informazio-azterlana INECO, S.M.E. M.P., S.A. Estatuko Merkataritza Sozietateak burutuko du. “Azterlanaren xedea Basaurin Abiadura Handiko behin-behineko geltoki bat ezartzeko bideragarritasuna eta aukerak aztertzea da, Euskal Y-tik datozen abiadura handiko bidaiariak trenez aldatu ahal izateko, 01-700-Bilando Abando Indalecio Prieto-Casetas linearen gainean ematen diren zerbitzu berriekin, eta Bilbao-Abandoko egungo geltokira eramateko, hura birmoldatzeko lanak egiten diren bitartean.” azaldu dute GMHAMko ordezkariek.

Enkarguak, gainera, barne hartzen du ingeniaritza-zerbitzuak ematea jendaurreko informazioko eta administrazioei entzunaldia emateko izapideak egiteko, jasotako alegazioak aztertzeko eta ingurumen-baimena lortzeko, harik eta azterlana behin betiko onartu arte.

Lapatzako zubibidea // Geuria

Geraleku estrategikoa

2022ko otsailaren 9an sinatutako protokoloaren arabera, geraleku berria Bilboko sarbide-tunelaren eta Abandoko lurpeko geltokiaren obrak hasiko direnean zerbitzuan jarri beharko da. Bai Adifek, bai Basauriko Udalak ez dute Lapatzako geraleku berriaren obren datarik iragarri momentura arte.

Abiadura handiko trenak Galdakaotik igaro ostean Zaratamoko tuneletik helduko dira Basauriko Lapatzara, Nerbioi ibaiaren bestaldean. Adifek GEURIA komunikabideari joan den martxoan baieztatu bezala, zubibidean bertan eraikiko dute geralekua: lurretik 15 metroko altueran eta Aldirietako C3 lineako trenbidearen gainean. Abiadura Handiko Linearen amaierako azken geralekua izango da Lapatzakoa eta bertatik lanzadera hartu beharko dute bidaiariek Renfeko Aldiriakeko C-3 linearen bidez.

☉ Galdakao

Argazkiak / Ibilaldiaren urteari hasiera emateko Herri kirolen desafioa giro bikainean ospatu dute Galdakaon

|

Ibilaldia antolatuko du maiatzaren 25ean Eguzkibegi Ikastolak Galdakaon. Herrian giroa prestatzeko ekintzak antolatzen hasi dira: gaur, urtarrilak 18, Herri kirolen desafioa izan da Kurtzeko plazan. Eguraldi bikainarekin, giroa ezin hobea izan da! Hona hemen GEURIAn egin ditugun 86 argazki!

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / 650 lagunek hartu dute parte Arrigorriagako Ausartak Mendi Lasterketaren azken egunean

Iaz baino 200 kirolari gehiagok hartu dute parte aurtengo edizioan

|

Ausartakekeo korrikalari bat, lasterketa hasi eta minutu batzura // Geuria

Ausartak Mendi Lasterketako azken egunean izan da GEURIA Arrigorriagan eta hotzak goizean goiz harrapatu ditu lasterkariak, oºtan. Gaur Mendi Martxa, Mendi Maratoi Erdia, Hasiberri Trail eta proba bateratua egin dituzte eta 650 lagunek hartu dute parte, iaz baino 200 gehiago.

Mendi Martxan 92 kirolarik hartu dute parte, Mendi Maratoi Erdian 310, Hasiberri Trailean 240 eta Bateratuan 21: “Hasiera batean 650 pertsona espero genituen herrian baina azken orduan zortzi baja izan ditugu lesioengatik”, azaldu dute Ausartaketik.

Argazkiak Mendi Maratoi Erdikoak dira. 310 partaideetatik %30a emakumeak izan dira (93 emakume guztira).

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa / Gerraren eta faxismoaren aurkako murala margotu du Hego Uribeko GKSk Basaurin

|

Urtarrilaren 25ean, larunbatez, GKSk manifestazioak deitu ditu Bilbon eta Iruñean (18:00, Jesusen Bihotza plazatik), ‘Gerraren eta faxismoaren aurka, gazte langileok lehen lerrora’ lemapean.

Mobilizatzeko deialdia zabaltzeko helburuarekin, Basaurin eta Galdakaon mural-margoketak antolatu dituzte gaur, urtarrilak 18: goizean Basaurin eta arratsaldean Galdakaon.

Muralaren diseinua Elene Uribarri galdakoztarrak egin du eta Basaurin dozena bat gazte batu dira.

Eguerdian batu dira Bentako plazan Basauriko GKSko dozena bat gazte // Geuria

Olatz Galindez Verano Hego Uribeko GKSko kidearekin berba egin dugu goizean Basaurin: “Azken aldian eskualdean hedatzen ari dira faxismoari bidea ireki ahal dioten ideia erreakzionarioak, konkretutik, arrazistak eta matxistak. Adibidez, Basaurin pintada arrazistak agertu dira eta Arrigorriagan eraso arrazista bat eman zen abenduan”.

“Faxismoa langile klasearen aurkako ideologia eta praktika bezala identifikatzen dugu, eta sektore zaurgarrienak kolpatzen ditu; batez ere, migranteak, emakume langileak eta LGTBI kolektiboak. Horregatik, horren aurrean ikusten dugu beharrezkoa dela kaleak hartzea eta gurekin mobilizatzera animatzen zaituztegu”, dio Galindezek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Iker Lopez eta Loren Oliva Etxebarriko alkateak ikertuko dituzte, ‘udaltzain faltsuaren kasuan’

Frogatuz gero Udalean bazekitela agentearen titulazioa faltsua zela kargugabetu baino askoz lehenago, prebarikazio delitua egotzi ahal izango dizkiete udal ordezkariei

|

Lopezek eta Olivak epaitegietan agertu beharko dute, baita Etxebarriko azken bi udaltzainburuak ere // Google

LVP udaltaldeak komunikatu bidez zabaldu duenez, Iker Lopez egungo Etxebarriko alkatea eta Loren Oliva alkate ohia ikertuko dituzte ‘udaltzain faltsuaren kasuan’ deliturik egin zuten jakiteko.

“Egoera hau erabateko ezustekoa izan da gu guztiontzat. Gure ustez, Udalak zuzen jokatu du, baina deigarriena da gure ordezkariak ikertuak izatea, udalean ezarritako kontratazio-prozesu guztietan erabakiak alde batera utzi eta prozesu horien emaitzak berrestera mugatu direnean”, adierazi dute LVPtik.

Lopezek eta Olivak epaitegietan agertu beharko dute, baita Etxebarriko azken bi udaltzainburuak ere. Udaltzain “faltsua” ere ikertzen ari da Fiskaltza eta epaitegietara joateko ere deituko dute.

Frogatuz gero Udalean bazekitela agentearen titulazioa faltsua zela kargugabetu baino askoz lehenago, prebarikazio delitua egotzi ahal izango dizkiete udal ordezkariei, baita fondo publikoak bidegabe erabiltzea ere, eskubiderik ez zuen pertsona bati nominak ordaindu baitzizkioten.

“Auzia judizializatuta dagoenez, oraingoz, ezin da xehetasunik eman. Horregatik, harritzekoa da komunikabide ezberdinetan ateratzen ari diren egi-erdiak eta era guztietako informazio partzial eta osatu gabeak argitaratzen egotea. Norbaitek gaia aztertu beharko luke, prozesu judizial batean dagoen informazioa zabaltzea delitua izan baitaiteke”, diote LVPtik.

Justiziarekin “elkarlanean” arituko direla adierazi dute LVP udaltaldetik: “Oraingoz lasai egoteko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko garaia da. Ahal denean, egoerari buruzko informazio zehatza emango da. Bitartean, Etxebarri hobe baten alde lanean jarraituko dugu, hori baita gure izateko arrazoia eta gure helburu bakarra”.

EAJren alerta iaz

“Udaltzain faltsuaren” istorioak zeresana eman zuen abenduan Etxebarriko herritarren artean. Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako titulua ustez faltsutu zuen 30 urteko gizon batek hiru urte baino gehiago eman zituen behin behineko lanetan Etxebarrin, 2019tik 2024ko maiatzera bitartean.

Bajak eta ordezkapenak egiten zituen, Udaleko lan-poltsan izena eman ondoren. Gertakari honen harira, prentsaurrekoa eman zuen Iker Lopez alkateak abenduaren 18an: “Udaltzaingoko kide baten irregulartasuna jakin bezain pronto barne-ikerketa abiarazi genuen, eta hortik eratorritako ondorioekin Fiskaltzaren esku utzi genuen kasua”.

Kasua Fiskaltzaren esku dago eta dokumentuak faltsutzearen delitua egin duen ikertuko du. Era berean, funtzio publikoak usurpatzea eta armak legez kanpo edukitzea ere leporatu ahal dizkiote, eta bost urteetan zehar, bajak eta ordezkapenak egin zituen bitartean, kobratutako dirua itzultzera behartu dezakete: hilero 2.000 euro garbi inguru.

Etxebarriko EAJk idatzi bat aurkeztu zuen Udalean, alkatetzara zuzenduta, udaltzain “faltsu” horri buruzko ikerketaz galdetzeko. Gainera, 2024ko maiatzean gaia osoko bilkuran aurkeztu zuen alderdi jeltzaleak. Hala ere, abendura arte ez zen publiko egin kasua, El Correo egunkariak albistea atera zuen arte.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Euskaraldia antolatzeko lehen bilera deitu dute Galdakaon urtarrilaren 22an

|

Aurten maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da Euskaraldia // Euskaraldia

Euskaraldia udaberrian izango da aurten: maiatzaren 15etik 25era bitartean. Lau hilabete falta direla, Galdakaon Euskaraldia koordinatzeko taldea martxan jartzeko lehen bilera deitu dute Udalak eta euskalgintzako eragileek.

Urtarrilaren 22an, asteazkenez, izango da lehen bilera hori, 18:00etan udaletxeko bilkura aretoan. Bilera horretara Galdakaoko taldeak, eragileak eta norbanakoak daude gonbidatuta.

“Bertan, Euskaraldia koordinatzeko talde motorra martxan jarriko da eta bigarren erronka lortzeko oinarriak jarriko dira: maiatzeko ariketan lortutako aurrerapena egunerokoan mantentzea”, diote udal ordezkariek.

Ohikoa den elkarlanaz gain, herritarren inplikazioa “funtsezkoa” dela adierazi dute udal arduradunek eta herriko euskalgintzako eragileek.

Osorik irakurri