→Basauri

14.621,88 euro lortu ditu Lasterketa Solidarioak Gaizka Hernandezen alde

basauri bridgestone txekea gaizka hernandez 2015

Joan den ekainaren 7an ospatu zen I. Lasterketa Solidarioa Basaurin, Bridgestone enpresak antolatuta eta Angelman sindromea duen Gaizka Hernandez basauriarraren alde. 300 lagunek parte hartu zuten eta guztira 14.621,88 euro bildu ziren. 

Txekearen entregatzea Basauriko Udalean izan da eta bertan Aitor Agüero Basauriko  Bridgestoneko Giza Baliabideen arduraduna, Nora Pereda zinegotzia eta Gaizka Hernandez bera eta bere familia izan dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak