Meeting Basauri Probak maiatzaren 29an ospatuko dira Basauriko Artunduaga Kiroldegian 09:30etik aurrera. Guztira, 14 herrialdetatik eta 15 autonomia erkidegotatik etorritako 250 kirolari paralinpikok hartuko dute parte eta Joko Olinpikoetarako txartela lortzeko saiakera egingo dute.
Itsuak zein ikusme urritasuna duten atletak, adminen-atzerapena duten kirolariak, garun-paralisia dutenak edo minusbaliotasun fisikoren bat dutenak, besteak beste, parte hartuko dute proba horietan. Horietatik, 50 euskal kirolariak izango dira. Orotara 37 proba antolatu dituzte, bai emakumezkoen bai gizonezkoen kategorian.
Basauriko Probak topaketetan antolatzen diren proba guztiek Nazioarteko Batzorde Paralinpikoaren (International Paralympic Committee – IPC) onespena dute. Era berean, Munduko, Europako zein Espainiako markak hautsi dituzte hainbat atletek.
Atleta basauriarrei omenaldia
Meeting Probak hainbat omenaldi egingo ditu. Hala nola, 200 metroko gizonezkoen lasterketak Guillermo Sainzen izena izango du, 400 metroko emakumezkoen lasterketak Yaiza Perez basauriarraren ezizena izango du, baita Disko probak Juanjo de Campos atletaren izena izango du.
Bestetik, Jose Antonio Gonzalez Beltran ‘Aouita’ kirolari paralinpikoa omenduko dute Basauri Probaken antolatzaileek.
