→Basauri

251 lagunek enpresa berriak sortzeko informazioa eta arreta jaso zuten iaz Behargintzan

basauri etxebarri behargintza 2015

2004an sortu zenetik, 685 enpresa berri eratu dira Basauri-Etxebarriko Behargintzaren laguntzarekin eta horrek 1.119 lanpostu ekarri ditu. 2015ean zehar 37 enpresa berri sustatu dira, eta horiek 46 lanpostu sortu dituzte.

Basaurin eta Etxebarrin enplegagarritasuna sustatzeko Behargintza sortu zuten 2004an. Ordutik, 685 enpresa berri eratu dira eta horrek 1.119 lanpostu ekarri ditu. 2015ean zehar 37 enpresa berri sustatu dira eta horiek 46 lanpostu sortu dituzte.

Enpresen Sormen eta Egonkortze Arloari dagokionez, udalerrien aurrerapen ekonomiko eta soziala sustatzeko eta enpresa berriak sortu eta bertan errotzen saiatzeko eta bultzatzeko helburua du eta iaz 251 lagunek enpresak sortzeari buruzko hasierako informazioa eta arreta jaso zuten. Adinaren arabera, 44 urtetik gorakoen kopurua %35,86 izan da (85 lagun), 25-34 urte bitarteakoak %22,78 izan dira, eta 25 urtetik beherakoak totalaren %2,95.

Enpresa-plana egiteko aholkularitza zerbitzuari dagokionean, 269 lagun artatu dira eta guztira, 220 negozio-ideia jaso dituzte. Bideragarritasun-plana egiteko aholkua jaso dutenen %61,34 basauriarrak ziren, % 17,10 Etxebarrikoak eta gainerakoa -%21,56- enpresa-proiektua Basaurin edo Etxebarrin abiarazi nahi zuten beste udalerrietako biztanleak ziren.

Proiektu pilotoa

2015ean coaching profesionaleko proiektu pilotoa abiarazi du Basauri-Etxebarriko Behargintzak. Horren xedea da lanbide-profila indartzea, lan mundura sartzeko aukerak hobetzeko. Lehen fase honetan 3 lagunek hartu dute parte: Unibertsitate-tituludunak eta 40 urtetik gorakoak.

Gainera, Basauri-Etxebarriko Behargintzak proiektu bi garartu ditu: bata, Etxebarriko BHIrekin, eta bestea EBLHIrekin. Guztira, 18 urtetik gorako adin txikikoei orientabidea eskaintzeko taldekako 7 esku-hartze egin dira.

Era berean, Enplegu Tailerrak eskaini dituzte betse urte batez eta horiek 954 bisitaldi izan dituzte. Enplegua modu aktiboan bilatzen dutenentzako osagarri diren tresna informatiko eta baliabide dokumentalak eskaintzen ditu.

Lan-munduratze Zerbitzuak 176 kontratazio zenbatu ditu: % 54,82 emakumeak izan dira eta % 45,18 gizonak. Kontratatuen % 69,28 basauriarrak izan dira eta % 30,72 etxebarriarrak. Kontratazio gehienak garbiketa, lorezaintza, ostalaritza eta ileapaindaritza zerbitzuetan izan dira, baita igeltseroak, iturginak eta mantentze-lanetako langileak ere, besteak beste.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak