→Basauri

428 lagun Basauriko Udalaren Brigadan bost peoien postuak betetzeko

basauri brigada

Ekainaren 29an izango dira peoi izateko probak. Gainera, proben emaitzarekin lan-poltsa eratuko da, etorkizunera sortu daitezkeen beharrizanei aurre egiteko

Basauriko Udalak Brigadarako aldi baterako bost peoi kontratatzeko prozesua hasi zuen maiatzean eta gaur argitaratu berri du noiz izango diren probak. Hain zuzen ere, ekainaren 29an, asteazkenez, izango dira peoi izateko probak 15:30ean Bidebieta Institutuan (Agirre Lehendakaria kalea, 97). Proben emaitzarekin, gainera, lan-poltsa eratuko da, etorkizunera sortu daitezkeen beharrizanei aurre egiteko.

Guztira, 428 lagunek egingo dituzte probak, bi zatitan banatuta -zati orokorreko eta zati espezifikoko galderak (10 puntu), eta kasu teoriko-praktikoak (20 puntu)-, eta parte hartzaileek bi atalak gainditu beharko dituzte. Era berean, meritu gisa, 3 punturekin baloratuko da 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea. Basauriko Udalaren webgunean eta Iragarki Taulan argitaratu da probei buruzko informazio guztia.

Lau peoi gehiago kontratatzea

Brigadarako lanpostu horiez gain, beste lau peoi kontratatu ditu Udalak, ekaineko hauteskunde orokorrei lotutako aurretiazko eta osteko lanak egiteko. Hala nola, altzariak eta lokalak prestatzea; Hauteskunde Batzordearen materiala jaso eta biltegiratzea; hautetsontziak, boto-paperak eta kabinak muntatzea, banatzea eta desmuntatzea; eta lokalak garbitzea.

Bi hilabeterako kontratatu ditu Udalak lau lagun horiek: ekainaren 1etik uztailaren 31ra. Lanbideren bitartez kudeatu da pertsona horiek hautatzeko prozesua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak