Saltoki bakoitzeko Udalak, gehienez, 1.000 euro eman ditu. Orotara zenbatekoa 47.000 eurokoa izan da. Era berean, Basauriko Merkatari Elkarteak 80.000 euroko diru-laguntzak jaso ditu
Basauriko Udalak 2015. urtean 47.000 euroko diru-laguntza zuzenak eman dizkie herriko saltoki txikiei. Guztira, 49 komertziok jaso dute laguntza ekonomikoa eta gehienez ere, bakoitzak 1.000 euro eskuratu ditu. Honako zerbitzu hauek hobetzea da laguntzen helburua: instalazioetan, hornikuntzan eta merkataritza-enpresen modernizazioan, baita establezimendu bakoitzaren itxuran, lehiakortasunean eta eskaintzaren kalitatean ere.
1.000 euro, gehienez, izan da komertzio bakoitzak jaso duen diru-laguntza
Gastu edota inbertsio horien %50a finantzatu du guztira Basauriko Udalak. Izan ere, 49 komertzioek egin duten inbertsio guztiaren zenbatekoa 97.000 eurokoa izan da.
Guztira, laguntza eskatu duten 49 komertzioek egindako inbertsioa 97.000 eurotakoa da. Horren erdia Basauriko Udalak ordaindu du diru-laguntzen bidez
Dirua zertan erabili
Zehatz-mehatz, diru-laguntzak gastu eta inbertsio hauei aurre egiteko erabili diztute: merkataritza-lokalaren barruko eta kanpoko egokitzapen-obretarako; lokalaren irudiaren hobekuntzarako; oztopo arkitektonikoak ezabatzeko erreformetarako; segurtasun-neurrien ezarpenerako; makina elektroniko edo mekanikoetarako; altzari berrietarako eta merkataritza-hornikuntzarako; ekipamendu informatikoetarako eta softwareetarako; kalitate-arau ezarpenerako aholkularitza talde baten kontrataziorako; argiztapenera zuzendutako baliabideen optimizaziorako; eta erakusleihoetarako, diseinurako eta salmenta-punturako teknika berrituetan laguntzeko.
Beste 80.000 euro
47.000 euroko diru-laguntzaz gain, Basauriko Udalak 80.000 euro inguru eman dizkio Merkatari Elkarteari eta horrekin hainbat jarduera sustatuko ditu. Hala nola, Basauri Txartela, Basauri Game, Aukeren Azoka, Meeting Basauri Probak, Basauriko Pintxoa, Nik Basaurin erosten dut kanpaina, Gabonetako programa eta hainbat zozketa. Herriko zenbait komertziok dute Merkatarien Elkartean izena emanda.
