Zirt Zart Gazte Bulegoak Adimen emozionala lantzeko ikastaroa antolatu du Basozelai Gizarte Etxean. Lau saio izango ditu ikastaroak eta autoestima, sentimenduen eta emozioen kudeaketa eta komunikatzeko teknika egokiak landuko dira.
Ikastaroa asteartero izango da 19:00etatik 21:00etara, otsailaren 15etik martxoaren 7ra arte. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 8ra arte.
